Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak berretsi egin dute milioi bat zergaduni baino gehiagori mesede egingo dien berrikuspen fiskalarekiko konpromisoa
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako diputatuek gaur aurkeztu dituzte berrikuspen fiskalaren testuan jasotako hobekuntza-proposamenak, besteak beste, etxebizitza eta kontziliazioari lotutakoak eta gutxieneko tributazioa 20.000 eurora igotzea proposatzen dutenak.
Hiru foru diputatuek elkarrizketarako eta erantzunkidetasunerako deia egin diete EH Bilduri, Alderdi Popularrari eta Elkarrekin Podemosi, herritarren ongizatearen eta gure enpresa sarearen etorkizunaren aldeko akordioa adosteko.