Diputatu nagusiaren esanetan, “emankorra” izan da legegintzaldiaren lehen urtea, eta “elkarrizketa eta lankidetza” eskatu ditu Araba Europako ongizate-maila aurreratuenetan sendotzeko
Politika orokorreko eztabaidan, Ramiro Gonzálezek dei egin die alderdiei zerga-aldaketak, energia berriztagarrien garapena, lehen sektorearen etorkizuna eta lurraldeko gainerako erronkak adosteko
Honakoak iragarri ditu: PFEZren 200 euroko kenkariaren luzapena beste urtebetez, Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroaren sorrera, landa-eremuko etxebizitzen alokairurako abal-programa abian jartzea eta Arabako Errioxako ardoaren ekonomiari buruzko hausnarketa-prozesu estrategiko berria
Gizarte baliabideetan 225 plaza sortuko dira, Natur Zientzien Museoa Kordoiaren Etxera eramango da eta lurraldean ikus-entzunezko proiektuak bultzatzeko ‘Film Commission’ izenekoa martxan jarriko da