“Kontzertuan eta irekita” ekimenak musika-paisaia askotarikoa eskainiko du uda honetan, poesia, hitz mintzatua eta herrialde ezberdinetako herri-musika eta guzti
Kontzertuak uztaileko azken asteburuan eta abuztuko lehenengoan izango dira, uztailaren 26an eta 27an eta abuztuaren 2an eta 3an, 20:00etan
Musika-programa bizi honetan, musika-proposamen oso heterogeneoak batuko dira, ikuspegi artistiko diferentziala eskaintzen dutenak; hala nola, Fanny Desk-en musika klasikoaren eta modernoaren arteko fusioa, Feten Feten-en freskotasuna, Antton Aranburu gasteiztarraren musika-paisaia edo Rebeca Jimenezen eta Benjamin Pradoren poesiaren eta musikaren uztarketa (zikloa itxiko dutenena)
Publiko orokorrak sarrerak eskuratu ahal izango ditu 10 €-ren truke eta abonamenduak 30 €-ren truke, www.abiertoporconcierto.eus web gunean, uztailaren 2tik aurrera