Berriak - Arabako Foru Aldundia - arabapress
Berriak

Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak jardunaldi bat antolatu dute Atarian, uraren zentzuzko erabilerari buruz sentsibilizatzeko
- Bi erakundeek Uraren Munduko Egunerako antolatu dute ekitaldia, ekainaren 10etik 14ra bitartean Gasteizen egingo den Arabako Ingurumenaren Astearen sarrera gisa
- Baliabide honek planetan bizi ahal izateko duen garrantziaz hausnartzeko eta sentsibilizatzeko jardunaldia dugu

Gazteriaren Foru Erakundeak "Lurrikara" emantzipazio eta dinamizazio programa abiarazi du.
Hiriburutik kanpoko Arabako udalerrietan bizi diren 14-30 urteko gazteei zuzenduta dago, eta errealitatea aztertu nahi du, ekimenak eta beharrak, batetik, modu integralean eta, bestetik, modu koordinatuan bideratzeko.

Diputatu nagusiak Europari exijitu dio nazioz azpiko gobernuei entzuteko, nekazaritzaren egiturazko arazoei aurre egin diezaien
Ramiro Gonzálezek Familia Nekazaritzaren Konferentzia Globalaren inaugurazioan nabarmendu duenez, "ausartak izan behar dugu eta urratsak eman aurrera"

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena
- Laudioko suhiltzaileen parkea eraberritzeko lanak esleitu ditu Foru Aldundiak 4,8 milioi euroren truke
- Foru Aldundiak kreditu eta energia erakundeei ezarritako aldi baterako kargen 3.3 milioi euro baino gehiago banatuko ditu toki entitateen artean
- Foru Aldundiak Laudioko erditik gertuko higiezin bat eskuratu du, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa eta etxebizitzak jartzeko
- Foru Aldundiak 1,68 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu nekazaritza eta ingurumeneko eta nekazaritza ekologikoko jarduerak egiteko
- Foru Aldundiak Araban autokontsumo energetikoa bultzatzeko eraldaketa komunitarioko bulegoak sortu eta abian jartzeko lizitazioa egin du
- Foru Aldundiak milioi erdi euro bideratuko ditu baso suteak prebenitzeko eta mendien egoera hobetzeko lanetarako
- Gorbeialdeak koadrilako eta inguruko aisialdi-parkeetako zaborren bilketa kudeatzen jarraituko du
- Foru Aldundiak 2026ra bitartean gauzatzen diren garapenerako lankidetza proiektuetarako dirulaguntzen deialdia onetsi du
- Teresa Ibáñez Axpe, San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren 2024ko jaietako pregoilari

Familia harrerari buruzko informazio hitzaldiak Arabako hainbat udalerritara gerturatuko dira, interesdunak errazago bertaratu daitezen
Lehenengo deialdia ostegunean, hilak 21, egingo da Izarran, eta apirilean Agurainen eta Duranan emango dira hitzaldiak

Ginkana turistiko berri batek Labrazako Erdi Aroko hiribilduaren historia eta ondarea ezagutzeko gonbita egiten du
Gailu mugikorretarako jolas interaktibo hori doan dago eskuragarri gymkanaturistica.com/Araba estekan
Cristina González: "Arabarrak eta bisitariak lurraldeaz, bertako herri eta eskualde guztiez goza dezaten sustatu nahi dugu, destino eta baliabide ezagunenetatik haratago"

Foru Aldundiak Espejo eta Lalastra arteko bizikleta bidea egokitzeko obrak amaitu ditu
Esku hartze honek "Araba uraren eta biodibertsitatearen erreserba" proiektuan jasotako jarduera lerroetako bati erantzuten dio, zeina baita mugikortasun jasangarria sustatzeari buruzkoa

Arabako Farmazialarien Elkargoak lehen mundu birako botika irudikatzen duen erakusketa ekarriko du Gasteizera
- "Botika Magallanes eta Elkanoren espedizioan" erakusketa Ignacio Aldecoa Kultura Etxean ikusi ahal izango da, martxoaren 18tik 23ra.
- Asteartean, hilak 19, 19:00etan, gaiari buruzko hitzaldi bat egingo da Cecilio Venegas farmazialari eta akademikoaren eta Javier García farmazialari eta nabigatzailearen eskutik, eta Elkano 500 Fundazioko Daniel Zulaika doktoreak aurkeztuko du.

Aldundiak Samaniegoko Hirigintza Plangintzako Arau Subsidiarioen aldaketa onartu du, Remirez de Ganuza upategia handitzeko aukera emango duena
Planeamenduak 10.000 m2-ko lurzoru urbanizagarriko sektore berri bat aurreikusten du upategia handitzeko, Arabako Errioxako herrigunean

Arabako Foru Aldundiak esklerosi anizkoitzagatik Baskonia eta Olimpia Milano taldeek jokatuko duten partida solidariora joatera animatu du
Bihar jokatuko den partidaren atsedenaldian egingo da Aemar elkarteari laguntzeko “Saskiratu esklerosi anizkoitza dutenen alde” ekitaldiaren 17. edizioa
Txartelak Aemar elkartearen egoitzan eskuratu daitezke, baita bihar partidan ere

Arabako Enpresen Foroak bere egunerokoan euskara integratzen ari diren 24 enpresa bildu ditu
IRSE Araba eta EDIREN enpresek kontatu zuten euren esperientzia; "modu ordenatuan egin nahi genuenez, hizkuntza-irizpideak lantzen ari gara"
Bi kooperatiben kasuak ezagutzeaz gain, parte hartu zuten enpresek aholkularitza-zerbitzuak eta erakunde publikoen dirulaguntzak jaso zituzten euskara enpresetan ezartzeko

Mercedes-Benz, Serikat edo Ayesako arduradunek teknologia kuantikoaren aplikazioa azalduko dute beren enpresetan
Teknologia Kuantikoek Araban duten eraginari buruzko jardunaldia, Ibermática Fundazioak eta Arabako Foru Aldundiak antolatua, ostegunean egingo da Europa Jauregian, eta Petronor, AVS edo I+MED enpresen esperientzia ere izango du

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena
- Foru Aldundiak 400.000 euro baino gehiago erabiliko ditu kuadrillen eta udalen turismo sustapenerako
- Foru Aldundiak 340.000 euro bideratuko ditu turismo azpiegiturak modernizatzeko
- Foru Aldundiak Arabako Errioxaren berezko nekazaritza sistemaren aberastasuna zaintzen du, mahasti zaharra kontserbatzeko laguntzen bidez
- Foru Aldundiak mahastien aseguruak kontratatzeko laguntzen deialdia ireki du
- Gobernu Kontseiluak Gineako kontzejua desegiteko foru-arauaren proiektua onartu du
- Foru Aldundiak Agurain eta Irurtzun arteko bizikleta bidea egokituko du

Udalekuak 2023k 4.203 plaza eskainiko ditu, Euskadiko haur eta gazteei zuzendutako programazio zabalarekin
Iaz baino 210 plaza gehiago izango dira. Zehazki, Arabak 1.695 plaza eskainiko ditu, Bizkaiak 1.498 eta Gipuzkoak 1.010
Izen emateak martxoaren 13tik 22ra egingo dira; zozketak, berriz, apirilaren 15ean (Gipuzkoa), apirilaren 16an (Araba) eta apirilaren 22an (Bizkaia)
Uztailaren 1etik 29ra bitartean 7 eta 13 urte bitarteko gazteentzat: 2.942 plaza euskaraz eta 261 elebidun, 138 euroko prezioarekin
Gainera, Gazte Bidaiak, Euskalaka eta ingeleseko udalekuaren Arabako programak aurkeztu dira, beste 638 plazarekin

Ignacio Aldecoa Ipuin Literarioaren Nazioarteko Sariaren 53. edizioaren oinarriak argitaratu dira
12.000 euroko saria izango du, eta aurkezteko epea gaurtik maiatzaren 8ra artekoa da
Joan den astean, euskarazko Aldecoa bekarako deia egin zen, eta apirilaren 8ra arte eman daiteke izena
Aste honetan bertan hasiko da, hain zuzen ere, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia. Bertan izango dira, besteak beste, Eloy Tizón, Isaac Rosa, Tina Vallés, Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Ana Malagon, Aixa de la Cruz, Joseba Sarrionaindia, Pedro Ugarte, Mariasun Landa, Benizze edo Nagore Fernandez-Zabala

Jardunaldi baten bidez, desgaitasuna duten pertsonei autonomia handiagoa eman dien legea Araban ezartzea landuko da
Legelariek eta adituek lege hau landuko dute, onartu eta bi urtera: 8/2021 Legea, legeria zibila eta prozesala erreformatzen dituena desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko
Arabako Foru Aldundiak jardunaldi bat antolatu du interesa duten guztientzat, martxoaren 15ean, Europa Jauregian

Ramiro González: “Munduko gizarte berdinzaleenetako eta aurreratuenetako bat bihurtu gaituzten emakumeez harro sentitzen gara”
Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu duen ekitaldian, kuadrilla bakoitzean erreferente diren zazpi emakume omendu dira

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena
-
Foru Aldundiak 1,8 milioi euroan adjudikatu du Etxean Bai erreferentziako zentroa kokatuko den lokalaren erreforma
-
Foru Aldundiak 1.450.000 euro bideratuko ditu nekazari gazteak laneratzeko
-
Foru Aldundiak onespena eman die ikus-entzunezkoen eta sormen industriarako zerga pizgarri berriei
-
Foru Aldundiak Atauriko geltokiaren birgaitze jasangarriaren proiektua idazteko laguntza teknikoa lizitatu du
-
Foru Aldundiak 4,8 milioi euroan adjudikatu du Armiñongo lotunea handitzeko obren lehen fasea

Arabak eta Gasteizek Madrilgo eta Bartzelonako erdialdera eramango dute turismo eskaintza kamioi tematizatu baten bidez
- Kanpaina hori Zaragozara ere iritsiko da aste honetan
- Cristina González: “Azken publikoa liluratu nahi dugu, Araban dugun natura oparoa, ondare aberatsa eta enogastronomia ezaguna ezagutzera emanez"
- María Nanclares: “Bidaia agentzia, touroperadore eta komunikabideei ere aurkeztuko diegu helmuga”

8 jarduera "ireki" martxoan "Eskola kirolean"
Programa abenduan jarri zen abian, eta parte hartzeko aukera ematen duten kirol modalitate batzuetako jarduera zehatzen eskaintza anitza da, dagokion modalitateko eskola programan izena emanda egon ala ez
Aukera ematen du kirol modalitate desberdinak ezagutzeko, hainbat kirol aldi berean egiteko eta jarduera mota desberdinak, ez soilik lehiakorrak direnak
Arku tiroa, zehaztasuneko tiro olinpikoa, kirol eskalada, badmintona, squasha, txirrindularitza, mahai tenisa dira hilabete honetan egin daitezkeen modalitateak

"Ignacio Aldecoa Beka" euskarazko literatura sorkuntzarako bekaren oinarriak argitaratu dira
- Sari historikoa formatu horretan eraldatuta iaz, euskarazko literatura sorkuntza sustatu nahi du literatura ipuinaren modalitatean
- Lanak bidaltzeko epea apirilaren 8an amaituko da, eta saria izango da 8.000 euro gehi lan irabazlea argitaratzea

EHAEOk "Hiria, Hirigintza eta Ekologia 2023" saria eman dio Arabako Foru Aldundiaren Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektorialari
Euskal Herriko eta Nafarroako Hirigintza Arkitektoen Elkarteak baloratu duenez, planak "modu integralean gorpuzten ditu hirigintza jasangarriaren printzipioak, hiri- eta lurralde-plangintza garaikideari egiten dion ekarpen esanguratsu eta merezituari muzin eginez"

Ondare dokumentala ikertzeko bi bekatarako deialdia argitaratu da
Arabako Artxiboan kontserbatutako iturri dokumentalei buruzko ikerketa proiektuak bultzatzeko xedea dute, haien erabilera zientifikoa eta akademikoa errazteko
2022an sortu ziren, eta aurkezteko epea martxoaren 27an bukatuko da.

Aldundiak BAT txartela pertsonalizatzeko kanpaina ibiltari bati ekingo dio bihar Laudion
- Maiatza arte lurraldeko eskualde guztietako 12 udalerritatik pasatuko da
- Jon Nogales: "Arabarrei izapide hori egiteko erraztasunak eman nahi dizkiegu, eta, horrela, txartelaren prezioan % 72ra arteko hobaria ematen duen deskontu sistema progresiboa erabiltzeko aukera eman"

Aiaraldeko Industria Enpresentzako Araba 4.0 Meeting topaketak berrikuntza eta lankidetza jarri ditu zentroan
Garapen Ekonomiko eta Berrikuntzako diputatu Saray Zaratek eskualdeko enpresa eta eragileekin izandako topaketa honetan parte hartu zuen

Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala egingo du martxoaren 7an
Aurtengo kanpainak, "Zuetaz harro" lelopean, adineko emakumeek gazteenen ahalduntzean egindako ekarpenean jartzen du arreta, bereziki nabarmenduta belaunaldien arteko harremanaren garrantzia
Ekitaldiaren edukiera mugatua denez, martxoaren 4a baino lehen eman behar da izena

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena
- Foru Aldundiak lankidetza hitzarmen bat onetsi du Gillernako saneamendua hobetzeko eta Bitorianoko HUAra lotzeko
- Foru Aldundiak lurraldeko 8 udalen landa bideak hobetuko ditu
- Foru Aldundiak Lamuzako parkean jarduteko funtsak eman dizkio Laudioko Udalari, aurrekontu parte-hartzaileei esker
- Foru aldundiak 218.000 eurorekin lagunduko du tokiko merkataritzaren lehiakortasunean eta gaurkotzean

Programa batek mendekotasuna duten eta beren etxeetan bizi diren adinekoek botikak hobeto erabil dezaten sustatu nahi du
Arabako farmaziak arduratzen dira paziente bakoitzak tratamendua eskuratu izan ahal izateaz. Zerbitzu hau, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Arabako Sendagaigileen Elkargo Ofizialaren arteko lankidetzaren emaitza da
Onuradunen kolektiboak ugaritu dira: Etxeko Laguntza Zerbitzuan (ELZ) artatutakoez gain, familia giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa (FGZPE) jasotzen dutenek ere balia dezakete programa

Foru aldundiak gizarte- eta lan-orientazioko zerbitzu bat jarri du abian, mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko
- Era berean, 60 zaintzaile prestatuko ditu, "Arreta soziosanitarioa etxean" profesionaltasun ziurtagiria lor dezaten
- Cristina González: "Gure helburua da zaintzen eremuan lan egiten duten pertsonak kalitatezko enpleguetarako profesionalizatzea eta gaitzea, eta haien laneratzea hobetzea"

Europa Jauregian teknologia kuantikoek Araban duten eraginari buruzko jardunaldia egingo da martxoan
Arabako Foru Aldundiak eta Ibermática Fundazioak topaketa bat antolatu dute, aro konputazional berriak enpersei eskaintzen dizkien aukerak aurkezteko eta abian diren proiektuak ezagutarazteko

Araba "Gustoko" azokan egongo da, lurraldeko hainbat elikagairekin
Arabako Errioxako ardoak, Aiaraldeko txakolinak, Euskal Sagardoa eta gaztak, ogia, eztia, Arabako Mendialdeko boilurra edo oliba olio birjina estra BECen egongo dira martxoaren 1etik 3ra

Martxoaren 8ko "zuetaz harro" kanpainak adineko emakumeek belaunaldi gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen du
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunderen bitartez, hiru foru-aldundiek eta EUDELek bat egin dute belaunaldien arteko harremana sustatzean
Berdintasunerako bideak ireki dituzten emakume anonimoak identifikatzeko gonbita egiten da

Hasi dira EKIOLA eguzki kooperatibaren obrak Gorbeialdean
Eraikuntza prozesua 10 hilabetez luzatuko da, eta aurreikusten da urte amaierarako konektatzea sarera
Ekiola Lautadaren obrak panelak instalatzeko azken fasean sartuko dira, eta sarera konektatzeko eta legeztatzeko lanak hasi dira, abian jartzeko

Iruña Veleia biziberritzeko eta garatzeko proiektua "erritmo onean" ari da aurrera egiten
Gaur, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak baterako bisita instituzionala egin dute 2023an egindako jarduketen berri emateko
Hiri erromatarrak Eusko Jaurlaritzak kudeatutako Next Generation Funtsen ekarpena jaso du, bai eta Aldundiko eta Jaurlaritzako kultura sailen funts propioak ere.
2022-2025 proiektuak aztarnategirako "garai berri bat" ireki nahi du, azken helburua ikerketa praktiketako eskola eta laborategi bihurtzea izanik, lurraldeko eta herrialdeko erreferente kultural eta turistiko izateaz gain.

Hasi dira EKIOLA eguzki kooperatibaren obrak Gorbeialdean
Eraikuntza prozesua 10 hilabetez luzatuko da, eta aurreikusten da urte amaierarako konektatzea sarera
Ekiola Lautadaren obrak panelak instalatzeko azken fasean sartuko dira, eta sarera konektatzeko eta legeztatzeko lanak hasi dira, abian jartzeko

Samaniego foru egoitzaren birgaitze integralerako obrak hasi dira
Gorka Urtaranek azpimarratu du berritze lana bat etorriko dela zaintza zentroaren eredu berriarekin: bizikidetza unitate txikiagoak eta etxe baten antzekoagoak izango ditu, eta unitate psikogeriatriko bat sortuko da narriadura handiagoa duten pertsonentzat
Eraberritze lana egikaritzeko epea 15 hilabetekoa da

Araba 4.0 plataforma berria lurraldeko enpresa guztiei berrikuntza eta eraldaketa errazteko sortu da
Arabako Foru Aldundiak eta Tecnaliak enpresa-sarerako topagune berri hau aurkeztu dute, eta bereziki azpimarratuko dute landa-eremuko Arabako erakundeetara iristea

Arabako bigarren Zurrumurruen Aurkako Eguna martxoaren 2an, larunbata, izango da Guardian
Egun honen helburuak dira Zurrumurruen Aurkako Euskal Sareak egiten duen lana ezagutaraztea eta immigrazioaren aurkako zurrumurruak desegitea

Foru Aldundiak iragazki berdeak sortu ditu Asparreneko industrialdean, karbono hustubide gisa erabiltzeko
Klima aldaketa arintzen laguntzen du, ezarritako landarediak karbonoa lurpean sartzeko duen eginkizuna dela eta, eta Lurraldea hiriguneetako eta lan inguruneetako bero boladen aurrean egokitzen laguntzen du

Aldundiak BAT txartela pertsonalizatzeko puntuak jarriko ditu Arabako 12 herritan
Martxoaren 1ean Aiarako Kuadrillan hasiko den kanpaina ibiltari baten bidez
Maiatza arte lurraldeko eskualde guztiak bisitatuko ditu
Jon Nogales: "Arabarrei izapide hori egiteko erraztasunak eman nahi dizkiegu, eta, horrela, txartelaren prezioan % 72ra arteko hobaria ematen duen deskontu sistema progresiboa erabiltzeko aukera eman".

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena
- Ezustekoei eta larrialdietako obrei aurre egiteko toki erakundeei laguntzeko diru laguntzen deialdia egin du Foru Aldundiak
- Kirolaraba Fundazioari 300.000 euroko transferentzia egitea onetsi da 2024ko ekitaldirako

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak euren larrialdi-zerbitzuen koordinazioa indartu dute eremu mugakideetan eraginkortasunez erantzuteko
Hiru Foru Aldundiek akordioa berritu dute Lurralde Historikoen mugakide diren eremuetan suteetan, salbamenduetan eta merkatugai arriskutsuekin gertatzen diren gertakarietan euren bitartekoen eta langileen mobilizazioa eta esku-hartzea koordinatzeko. Akordio honen xede nagusia larrialdi-egoeretan arreta optimizatzea da, erantzun-denborak minimizatuz eta esku-hartzeen eraginkortasuna maximizatuz
Hitzarmen honek erakundeen arteko lankidetza estua sustatzen du, batez ere bizitzak salbatzeko eta ondasunak babesteko azkar jardutea funtsezkoa den kasuetan

Arabako 250 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte "Ikusten duzuna baino gehiago dago" kanpainaren erronkan, ikastetxeetan hondakinen kudeaketa hobetzeko neurri zehatzak proposatuz
Kanpaina honetan, aurreko edizioan bezala, protagonista izan dira adimen desgaitasuna duten pertsonak, Lehen Hezkuntzako ikasleen ingurumen begirale izan baitira: prestakuntza tailerrak eman dizkiete eta proiektuak garatzen lagundu diete
Gaurko jardunaldian hiru proiektu finalistak aurkeztu dituzte, eta epaimahaiak Gopegiko Gorbeia Eskola hautatu du irabazle, proposamenaren askotariko ekimenengatik, lurraldearen ezagutzagatik eta harekiko atxikimenduagatik

Foru Aldundiak eta Innobasquek berrikuntza sustatuko dute lurraldean, Arabako ETEen lehiakortasuna hobetzeko
Bi erakundeek 7 lan-ildo biltzen dituen hitzarmena sinatu dute, enpresei aholkuak ematetik Aiaraldea Planeko hainbat neurri garatzeraino

Bi erakusketa izango dira Amarika Aretoan: "Eta, azken batean, hegan" eta "Soir.ee Mademoiselle Basque"
Lehenengoa, Josetxu Silgo artista eta argazkilari gasteiztarrarena, maiatzaren 5era arte egongo da ikusgai
Bigarrena lehiaketa berritzaile baten emaitza da, zeinaren helburua baita emakumeen sormena eta ekintzailetza sustatzea artearen eta teknologiaren bidez, eta zeinetan 24 emakumek hartu baitute parte, horietako bost arabarrak

Kultur Etxeak lehenengo " Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia" antolatu du
Iban Zaldua idazleak zuzenduko du, eta Arabako hiriburuan egingo da martxoaren 13tik 16ra
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea izango da programaren egoitza nagusia, eta literaturan eta irakurketan interesa duen edonori zuzendutako tailerrak, hitzaldiak eta irakurketak eskainiko ditu
Eloy Tizón, Isaac Rosa, Tina Vallés, Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Ana Malagon, Aixa de la Cruz, Joseba Sarrionaindia, Pedro Ugarte, Mariasun Landa eta Benizze dira hitzorduan parte hartuko duten sortzaileak Nagore Fernandez-Zabala, Mari Jose Olaziregi eta Irati Majuelo akademikoek osatzen dute programa.

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena
- Foru Aldundiak lurraldeko landako bilketaguneen sarea ustiatzeko eta mantentzeko zerbitzua esleitu du
- Arabako Foru Aldundiak urteko ekarpenak egiten dizkie Gatz Haran eta Santa Maria katedralari
- Federazioek foru ekarpenaren bigarren zatia jasoko dute Eskola Kirolaren kudeaketagatik; hain zuzen ere, 264.715,51 euro

Kultur Etxean "Malala, ikasle ausarta" erakusketa dago ikusgai, Asier Iturralderen ilustrazioduna
"Neskato batek, maistra batek, liburu batek eta arkatz batek mundua alda dezakete" ideiaren pean apirilaren 18ra arte egongo den erakusketa honekin batera bi jarduera paralelo egingo dira.
Donostian arrakasta handia izan ondoren, erakusketa Gasteizera iritsi da. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren, Donostia Gazteriaren eta Donostia Kulturaren arteko koprodukzioa dugu

Arabako gizarte-eragileen ekarpenekin partekatutako Zaintza Agenda bat egitea proposatu du Foru Aldundiak
Gorka Urtaran foru diputatua buru izan da Arabako Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluan, gizarte-erakundeek eta beste eragile batzuek parte hartzen duten kontsulta organo batean

Foru Aldundiak lurraldean gaikako bilketa egiteko baliabideak gehitu ditu, beste puntu berde mugikor bat martxan jarriz
Helburu nagusia Arabako landa inguruneko hondakinen gaikako bilketa erraztea da, zerbitzu horiek eskura izateko aukerak antzekoak izan daitezen lurraldeko edozein puntutan, bai landako biztanleentzat bai hirikoentzat

Arabako Foru Aldundiak adimen desgaitasuna duten pertsonen zahartzeari buruzko ikerketa sustatuko du
Gorka Urtaran foru diputatuak adierazi duenez, “estigma bikoitza pairatzen dute, desgaitasuna eta zahartzea, eta kalteberatasun bikoitza, berea eta aldi berean zahartzen ari diren familiena”

Arabak abian jarriko ditu Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege berriak jasotzen dituen jarduketak
"Trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko gure politika zuzentzen duen oinarrizko printzipioa erantzukizun partekatuarena da", adierazi du Ramiro Gonzálezek

Foru Aldundiak, aste honetan, sormen eta ikus-entzunezkoen industriarako Arabako fiskalitatearen berrikuntzak aurkeztu ditu Madrilen
Ramiro González diputatu nagusiak arauak zinema, arte eszeniko eta musika ekoizpenetarako ahalbidetuko dituen kenkarien hobekuntzak zehaztuko ditu Estatu osoko eta nazioarteko ehun bat enpresaren aurrean

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena
- Foru Aldundiak Arabako Mendialdeko asfalto naturaletako meatze-paisaiak interpretatzeko ibilbidearen bizikleta eta oinezkoentzako ibilbidea sortuko du
- Foru Aldundiak 722.000 euro bideratuko ditu enpresek eskatutako arloetako prestakuntza ikastaroetarako
- Foru Aldundiak lizitaziora atera du Arabako tokierakundeen kudeaketa integraleko sistema informatikoa mantentzeko kontratua
- Foru Aldundiak garbiguneetatik datozen hondakinak garraiatzeko eta kudeatzeko zerbitzua lizitatu du
- Foru Aldundiak Arte eta Lanbide Eskolari ekarpena egitea onetsi da

Araba Ekinean ekimenak 2024ko bere edizioa abiarazi du lankidetzak eta izaera ekintzaileak beste proiektu berri batzuk sortzeko duten garrantzia erakutsiz, eta bere ideia-lehiaketa beste 2 sari gehiagorekin indartuz
Maiatzaren 6an eta maiatzaren 23an izango dira ekitaldi honetako jardunaldi nagusiak, ideia-lehiaketaren finalisten aurkezpenarekin eta Ekin Day ekitaldiarekin, hurrenez hurren.
“Zure ideiak balio du” lehiaketak 9.000 euro baino gehiago banatuko ditu saritan eta beste bi sari berezi ere estreinatuko ditu, proiektu-aurkezpen onenari eta energia-trantsiziorako berrikuntzari emango zaizkionak.
Urte osoan garatzen dira egitasmoan barne hartzen diren jarduerak, eta joan den urtarrilaren 30ean hasi ziren Enpresa Eskolen Feriarekin, Arabako Lanbide Heziketako ikasleen 59 negozio-ideia aurkeztu zituen ekitaldiarekin, hain zuzen ere.

Larrialdietarako Arabako Funtsak 60.000 euro bideratuko ditu gerrak kaltetutako Gazako zerrendako biztanleei premiazko laguntza medikoa emateko
Osasun arloko hiru taldek 22.000 pertsona ingururi emango diete arreta
Laguntza emango zaie, halaber, Gineako Konakry hiriburuko gasolina andelaren sutearen ondorioz kaltetutako pertsonei, 53 pertsona hil eta 11.000 pertsona kaltetu baitziren

Leziñanako ur andel berria martxan jarriko da, eta herrigune horren hornidura bermatuko du
Halaber, Fuente Molinilla iturburutik ur gordina eramateko hoditeria berritzeari ekin zaio, eta etorkizunean Molinilla eta Sobrongo sistema lotzeko bultzada hoditeria instalatu da

Etxean Bai planaren barruko ‘Sorkuntza arte bihurturik’ erakusketaren inaugurazioa
Arabako Foru Aldundiaren programa pilotuan parte hartu duten pertsonek egin dituzte sorkuntzak; programa hori Gurutze Gorriak kudeatzen du
Erakusketa Salburuko Gizarte Etxean egongo da ikusgai otsailaren 1etik 15era

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

Foru aldundiak eguneratu egingo ditu abereei eragindako kalteengatiko konpentsazio ekonomikoak
Dokumentuak, halaber, laguntza lerro berriak sartzea jasotzen du, zauritutako eta desagertutako animalien gastuak ordaintzeko, eta aukera ematen du ustiategien lortu gabeko irabaziak eta albaitaritza gastuak baloratzeko

Arabako 57 kirolari , erakunde eta enpresa sarituko dituzte Gure Kirola Sarien III. edizioan
Ekitaldia otsailaren 8an egingo da Europa Kongresu Jauregian eta 2023an kirolariek, elkarteek, enpresa laguntzaileek eta etorkizun handia duten kirolariek izandako lorpenak eta merezimenduak aitortuko dituzte.
Jaia Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatu dute eta Anne Igartiburu telebista-aurkezleak zuzenduko du.

Arabak bere iragan industriala Mina Lucíaren, Vasco-Navarroren bide berdearen eta Gatz Haranaren bidez ezagutzeko gonbita egin du Fiturren
Zaramagako langile auzoa eta Fournier Karta Museoa ere sartuta daude proposamenean
Cristina González: "Gure eskaintza turistikoa zabaldu nahi dugu, historia, kultura eta esperientzia berriak uztartzen dituen produktu berri batekin"

Txagorritxuko foru egoitzak espazio komunak handitu ditu, erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko
Gorka Urtaran foru diputatuak nabarmendu du, aldi berean, zentroak bigarren solairu bat egokitu duela gabezia kognitiboak eta dementziekin lotutako jokabide sintomak dituzten adinekoen profil psikogeriatriko berrira

Kultura Etxeak 10 hitzaldi eta jarduera baino gehiago programatu ditu otsailerako
11 hitzaldiei bi irakurketa klub berri, wiki lantegi bat eta ipuin-kontalari bat gehituko zaizkie
Astelehenetako hitzaldietarako hilabete honetan aukeratutako GJHa hamaikagarrena da: "hiri eta komunitate jasangarriak"

Izki, Gorbeia eta Valderejoko parke naturalek Natura 2000 Sareko natura turismoaren jasangarritasuneko ziurtagiriak lortu dituzte
Amaia Barredo Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Saileko foru diputatuak jaso ditu ziurtagiriak, haiek emateko gaur arratsaldean Fituren egin den ekitaldian
801 - 900 erakusten 2.751 emaitzetatik.