Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Mendi Garaien kontserbazio bereziko eremua ia 3.000 hektarea handitzea proposatu dute
- Vitoria-Gasteizko Udalarekin eta eremua handitzeko proposamen berrian jasotzen diren lursailak dituzten administrazio-batzordeekin izandako bileran, Natura 2000 Sarearen espazioaren mugaketa berria eta haren araberako irizpideak proposatu dira. Hala, gizartearen parte-hartzea jasoko duen izapidetze-prozedura hasiko da
- Erabaki horren bitartez, eremuan flora eta fauna basatiko habitat eta espezieen babesa sendotzen da, 5.130 hektareako hedapenean; gaur egun, KBEak 2.227 hektarea ditu
- Urrats horren bidez, 2010ean hasitako lan batzuk amaituko dira, eta, hala, 2021eko martxoko Eusko Legebiltzarraren legez besteko proposamena betetzen da