Berriak - prentsa
Berriak

Aldundiak aurreikusi du Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsak 2022an 247,06 milioi euro banatuko dituela
Arabako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseiluak atzo egindako bileran, 2021eko ekitaldiko likidazio positiboak aurten tokiko erakundeentzat 23,3 milioi gehiago aurreikusten dituela iragarri zen.

Arabako landa eremuko pertsonek mugikorren aplikazio erabilgarrienetako batzuk erabiltzen ikasi ahal izango dute
Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak, Kutxabankek eta Secotek tailer praktikoak antolatu dituzte lurraldeko 16 herritan, 55 urtetik gorako bizilagunak Whatsapp, Osakidetza edo Bizum bezalako aplikazioekin ohitu daitezen.

Hamasei ikastetxetako 1.000 ikasle baino gehiagok hartuko dute parte "Hitz kolpez" programaren 7. edizioan
Ekimena Gazteriaren Foru Erakundeak eta Vital Fundazioak antolatu dute, eta Gasteizen, Agurainen, Amurrion eta Guardian izango da, azaroaren 2tik abenduaren 3ra.

Arabako erronka demografikoari aurre egiteko diagnostikoak eta proposamenak
- Eusko Ikaskuntzak eta EHUk lurraldeen arteko desoreken aurrean gaur egungo egoerari eta etorkizuneko estrategiei buruz garatutako bi azterlan aurkeztu dituzte.
- “XXI. mendeko landatartasun berria. Praktikak eta kontakizunak” jardunaldia Eusko Ikaskuntzak eta Arabako Foru Aldundiak antolatu dute.

Garapen jasangarrirako Arabako Aliantza 2030ek herritarren karbono aztarna eta ur kontsumoa neurtzeko kalkulagailua aurkeztu du
Arabako klima aztarnaren kalkulagailua Arabako Aliantza 2030aren 13. GJHaren talde eragileak egindako proiektu bat da, herritarren eguneroko ohiturek klima aldaketan zer neurritan eragiten duten jakiteko eta ingurumenari igortzen diogun CO2-aren aztarna murrizteko eta ur kontsumoari buruzko aholkuak lortzeko.

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

“Aliantzak ehuntzen Arabako akademiaren eta industriaren artean, lurraldeko garapen iraunkorrerako” jardunaldia
UPV/EHUk eta Arabako Foru Aldundiak jardunaldi bat antolatu dute urriaren 27an iraunkortasunari buruzko kezkak dituzten ETEetako langileentzat, bai eta proiektu jasangarriei lotutako ikasle eta irakasleentzat ere.

Natura Zientzien Museoan ikusgai dago “Natura bistaratzen: espezieak ezagutu eta bereizteko ilustrazio zientifikoa” izeneko erakusketa
Autore banaren 38 lan dira, guztiak UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ilustrazio Zientifikoko Masterraren barruan eginak.

Azaroaren 14an egingo dira Bizilagunak kulturarteko bazkariak, Arabako kulturen arteko bizikidetzaren alde
Iaz pandemia zela eta bertan behera utzi ondoren, “Aurten Bai. Este año sí” lemapean itzuliko da Bizilagunak ekimena, jatorri kultural desberdineko familiek igandean, azaroaren 14an, bazkaria partekatu eta zurrumurru arrazistak eta xenofoboak bazter ditzaten.

Foru Aldundiak Araba Talent abiarazi du kualifikazio handiko ikasleak Arabako enpresetan sar daitezen errazteko
Programa honek Arabako ikasleak nazioarteko erreferentziazko zentroetan prestatzeko balioko du, AEFAMEren enpresen proiektu estrategikoetan parte har dezaten.

Foru aldundiak konpentsazio ekonomiko berriak eta zenbateko handiagoak sortu ditu premia bereziak dituzten adingabeak hartzen dituzten familientzat
Batez ere, adinagatik, desgaitasunagatik edo jokabide arazoengatik egoera bereziak dituzten haurren eta nerabeen harrera espezializatua indartzen da.