Gaur irekiko da Kultur Etxeko +55 Elkartegietan izena emateko epea
Ikastaroak urria-abendua hiruhilekorako dira eta 700 plaza dituzte. Izena emateko epea azken eguna irailaren 24a da.
Foru Aldundiak sustatutako Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako LAIAeskolak, sortu zenetik, udalek, toki erakundeek, emakume elkarteek, mugimendu feministek eta lurraldeko beste erakunde batzuek parte hartzea lortu du, eta haren lekukoa hartu du orain LAIAk.
LAIAren erronkak dira, besteak beste, emakume gazteengana hurbiltzea, gizonekin eta maskulinitateekin egiten den lana indartzea eta haur eta nerabeentzako eta adineko pertsonentzako jarduerak diseinatzea.
Arabako diputatu nagusia Arabako Errioxan izan da, eta Elikagai Katearen Legea betetzeko eskatu du: "Mahastizainek ezin dute mahatsa eman mahatsaren truke zenbat kobratuko duten jakin gabe".
Kontserbazio lanei eta tranpak jartzeko kanpainei esker, esan daiteke Araban ez dagoela bisoi amerikarrik, zeina espezie inbaditzailea eta bertako espeziearen mehatxu nagusia baita.
Erakundeak herritarrei ezagutzera eman nahi die Barria, Espejo eta Zuhatza aterpetxeek zer aukera eskaintzen dituzten abenturaz eta naturaz gozatzeko, 12 laguneko taldeetan.
Murrizketak bihar hasiko dira, irailak 6, astelehena, eta urriaren 3an amaitu. Bi helburu dituzte: oreinen sakabanatze geografikoa saihestea eta ugalketa edo marrualdi garaian hautespen naturala erraztea.
Ingurumen eta Hirigintza Sailak sustatu du kanpaina eta Egibide irakaskuntza zentroko ikasleen eta irakasleen laguntza izan du, baita Har Eman proiektuko adimen desgaitasun psikikoa duten pertsonena ere.
Kontzertuak irailaren 4tik 11ra bitartean egingo dira probintziako hainbat tokitan, eta lehenengoz egingo dira Arabako natura eremuan, dorre jauregietan eta baita Arabako Errioxako upeltegi ezagun batean ere.
Aldundiak lurraldean dituen sei garbiguneek eta puntu berde mugikorrak gailu elektriko eta elektronikoen 130 tona hondakin baino gehiago bildu zituzten.