Gasteizko F2P Campusak, munduko Free-To-Play bideojokoen lehen campus azeleratzaileak, bere hirugarren edizioa ospatuko du uda honetan, bere egoitza Euneizera aldatzea eta blockchain teknologia txertatzea bezalako berrikuntza garrantzitsuekin
- Ekainaren 5ean amaituko da uztailaren 18tik irailaren 18ra bitartean euskal hiriburuan lan egingo duten 5 taldeetako batek izena emateko epea
- Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euneiz Unibertsitateak bultzatutako ekimenaren bidez, 2020an Estatu osoan 1.105 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen sektoreak Araban eta Euskadin izan duen hazkundea indartu nahi da
- F2P Campusak, bigarren aldiz jarraian, Games Academy hartuko du, herritar guztiei irekitako programa, sektoreko guru batzuekin hitzaldiak eta tailerrak egingo dituena, lurraldeko bokazioak bultzatzeko