Foru Aldundiak bere Gizarte Zerbitzuen Ikuskapen Planean "kalitate elementuak" sartu ditu, eta ez legeria betetzea bakarrik
“Ez diogu soilik erreparatzen arauak dioenari; arreta jartzen diogu erabiltzaileen duintasuna eta eskubideak errespeta daitezen zaintzeari ere”, adierazi du Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak
Geriatriako prestakuntza, enpleguaren jarraitutasuna eta egonkortasuna, gogobetetze inkestak eta egoiliarren profilaren arabera bereizitako jarduerak balioetsiko dira
Ikuskapen gehienak aurrez abisatu gabe egingo dira; batzuk ordutegi ezohikoetan egingo dira, baita goizaldean ere, eta elkarreragin handiagoa izango da erabiltzaileekin eta profesionalekin