Euskararen erabilera erosorako eredu diren 5 entitate saritu dira Lazarraga Sarietan
Grafik Sarea (Laudio), Sartu Álava (Gasteiz), Elkar San Prudencio (Gasteiz), Hyundai Eska (Laudio) eta Jimmy Jazz saritu ditugu 2024ko Lazarraga Sariak ekitaldian, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Bost saridunek dute Bai Euskarari Ziurtagiria.