El programa de bonificaciones de la AP-68 se ampliará desde el 1 de septiembre al tramo Llodio-Bilbao - arabapress
El programa de bonificaciones de la AP-68 se ampliará desde el 1 de septiembre al tramo Llodio-Bilbao
- Se bonificará el 60% del precio del peaje a partir de 15 viajes al mes.
- Blanca de la Peña: “Una persona que utilice la autopista diariamente entre semana para desplazarse de Llodio a Bilbao a trabajar o estudiar ahorrará 554 euros al año”.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 17a.- AP-68 autobideko bidesariaren prezioan ohiko erabiltzaileentzako hobariak ezartzen dituen programa Laudio eta Bilbo arteko tartera zabalduko dute irailaren 1etik aurrera. Neurri horri onuragarria izango da Bilbon lan egiteko edo ikasteko bide hori erabili ohi duten arabar guztientzat, baina, batez ere, Laudion eta Aiaraldean bizi direnentzat.
Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu Blanca de la Peñak gaur iragarri du neurri hori, Arabako Batzar Nagusietan egindako agerraldian, eta azpimarratu du lana eta ikasketak direla-eta joan-etorriak egiteko autobidea erabili ohi dutenek diru asko aurreztuko dutela. “Astegunetan Gasteiztik eta Laudiotik Bilbora joateko egunero autobidea erabiltzen duten pertsonek urtean 502 eta 554 euro aurreztuko dituzte, hurrenez hurren, diruz lagundutako tarte berri horretan bakarrik”.
“Foru Gobernuak eta hura osatzen dugun bi alderdi politikoek Arabako herritarrekin dugun konpromisoa beteko dugu horrela, eta, batez ere, Laudion eta Aiaran bizi diren arabarrekin. Zoritxarrez, azken hilabeteetan, albiste txar gehiegi izan dira Laudion eta Aiaran, eta herritarrek, azkenean, azaldu berri dudan albiste positiboa izango dute”, gaineratu du.
De la Peñak azaldu duenez, irailaren 1etik aurrera zabalduko dute programa AP-68 autobidearen Bizkaiko tartera, dagokion dekretua onetsi ondoren. Dekretu berriak bidesari hobariduna duten tarteak aldatu eta zabalduko ditu: programak gaur egun Zanbrana eta Laudio arteko ibilbideetako erabiltzaileei ematen die hobaria; irailaren 1etik aurrera, aldiz, Laudio eta Bilbo arteko ibilbideetako erabiltzaileek ere jaso ahal izango dute hobaria.
Hau da, Euskaditik igarotzen den AP-68 autobideko tarte osoak izango du hobaria, bai Arabakoak, bai Bizkaikoak.
Gainerako baldintzak ez dira aldatuko: partikularrek bidesariaren prezioaren % 60ko hobaria izango dute (BEZa barne), betiere hilean gutxienez 15 bidaia egiten badituzte (ibilbide bakoitza bidaia bat da, hau da, Gasteiztik edo Laudiotik Bilbora joatea eta bueltatzea bi bidaia dira). Onuradunek Araban izan behar dute ohiko bizilekua, eta, gainera, teleordainketa sistema bat (T BIDEA) izan behar dute.
Aurrezki handia
Blanca de la Peñak nabarmendu duenez, irailaren 1etik aurrera, neurria martxan jartzen denean, asko aurreztuko dute lanera edo ikastera Bilbora eta metropoli eremura ibilgailu pribatuan joaten diren arabarrek. Horrela, Arabako bi herri jendetsuenetatik, Gasteiztik eta Laudiotik, Bilbora egiten diren joan-etorriak erreferentziatzat hartuta, urtean 502 eta 554 euro aurreztuko dituzte erabiltzaileek, hurrenez hurren, diruz lagundutako tarte berri horretan bakarrik.
“Gasteiz eta Bilbo artean egunero bidaiatzen duen eta egungo baldintzetan programaren onuradun den pertsona batek urtean 1.496 euro behar ditu bidesariak ordaintzeko, baina aldaketak egin eta gero, 994 euro ordainduko ditu; aldiz, Laudio eta Bilbo artean bidaiatzen duen herritar batek urtean 924 euro ordaintzen ditu, ezin baitu inolako hobaririk jaso, eta, dekretu berriari esker, urtean 369 euro ordainduko ditu”, zehaztu du.
Adibide horiek Bilbora astelehenetik ostiralera urtean 11 hilabetetan joaten den pertsona batenak dira (urtean hilabeteko oporraldia izango duela hartzen da kontuan).
Azkenik, gogorarazi du Arabako Batzar Nagusiak ponentzian aztertzen ari direla nola finantzatu modu egokian Arabako gaitasun handiko bideen mantentzea, eta bide horien ohiko erabiltzaileentzako laguntzak ere hausnarketa eta eztabaida horren parte dira. Lan horren ondorioen arabera erabakiko da AP-68 eta AP-1 autobideetarako hobarien egungo programen etorkizuna.