Kirola | 2025 04 16

12 bikotek hartuko dute parte Zaramagako emakumezkoen pilota txapelketaren zazpigarren edizioan

Gasteiz, 2025eko apirilaren 16a.  Ekainaren 12ra arte Zaramagak emakumezkoen pilota txapelketaren zazpigarren edizioa hartuko du auzoko udal pilotalekuan, elite eta promesa kategorietan. Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako 24 pilotarik jokatuko dute txapelketa.

Zaramaga Pilota Klubak antolatutako txapelketaren xehetasunak gaur goizean eman dira ezagutzera prentsaurreko batean. Bertan, Susana Alfonso Kiroleko, Osasuneko eta Garapenerako Lankidetzako zuzendariak, Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, Marian Gainzarzarain Zaramaga pilota klubeko ordezkariak eta Mikel Rafael Arabako Pilota Federazioko teknikariak. Raúl Angulo Arabako Pilota Federazioko lehendakariordeak parte hartu dute.

Promesen kategorian 8 bikote lehiatuko dira, eta Zaramagako 6 pilotarik, Adurtzako batek eta Aguraingo beste batek hartuko dute parte. Final-laurdenak maiatzaren 11n, 18an eta 25ean jokatuko dira. Finalerdiak ekainaren 1ean eta finala 8an, igandean.

Elite mailan jokatuko duten 4 bikoteek maiatzaren 29an, ostegunean, hasiko dute txapelketa lehen finalerdia jokatuta. Bigarren finalerdia ekainaren 5ean jokatuko da eta finala 12an, ostegunean.

Kirola Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi