Umbra Light Festival jaialdiak artista nazionalen eta nazioartekoen 21 instalazio eskainiko ditu otsailaren 14tik 16ra
"Bake kanpaiak" instalazioak Santa Maria Katedraleko dorreak eta Done Mikel eta Done Bikendi elizak lotuko ditu argi sorten bidez, eta batasun eta harmonia mezu bat igorriko du
Espainia, Frantzia, Alemania, Herbehereak, Italia, Korea, Argentina eta Australiako sortzaileek, argiaren eta artearen bidez, hainbat gairi buruz hausnartzera gonbidatuko gaituzte, hala nola bakeari eta klima aldaketari buruz
Arabako bi artistak parte hartuko dute, "Sekuentziala" eta "Gerra eta Bakea" lanekin, eta instalazio batek omenaldia egingo dio Nestor Basterretxea eskultoreari