Prentsaren Bulego Digitala - Arabako Foru Aldundia - prentsa

Zer da Prentsaren Bulego Digitala?

Arabako Foru Aldundiko Prentsa Kabinetearen Bulego Digitalean zaude. Erakunde horrek sortzen dituen komunikazioak herritarrei modu errazean helaraztea du helburu, batez ere kazetaritzako eta komunikazio-munduko profesionalei.

Foru Aldundiaren politikaren oinarrizko zutabeetako bat gardentasuna da. Arabarrek euren jarduera zehatz-mehatz ezagutzeko eskubidea dute. Hori dela eta, erakunde honek sortzen duen informazioaren berri eman nahi die herritar guztiei, bai komunikabideak erabiliz -hedabidearen zentzurik zabalenean-, bai zuzenean. Hori da Bulego Digitalaren funtzioa.

Hemen aurkituko dituzu Arabako Foru Aldundiak egiten dituen deialdiak eta prentsa-oharrak, agerraldiak... Edozein herritarrek izango du eduki horietarako sarbidea, eta, jakina, baita komunikazioaren munduko profesionalek ere. Gardentasunaren aldeko apustua erakunde guztien lehentasunetako bat izan behar da, eta Bulego Digital honek premia horri erantzun nahi dio.

 

 

Komunikazio taldea

Kabinete eta Komunikazio zuzendaria

 


Ekonomia Garapena, Berrikuntza eta Demografia Erronka 

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena, eta Foru Administrazioa

Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak


Lurralde Oreka

Bide Azpiegiturak eta Mugikortasuna

 

Gizarte Politika


Nekazaritza

Kultura eta Kirola

Ingurumena eta Hirigintza