Enplegua | 2026 07 07

19 langabek parte hartzen dute Vitoria-Gasteizko enplegu anezka berrian

2026ko urrira arte luzatuko da, langabezian dauden pertsonei enplegua bilatzen eta lan merkaturatzen laguntzeko

Oraindik plaza batzuk daude bete gabe hemen:  https://bit.ly/Inscripcion-LEES-Alava-2026 edo Ignacio Ellacuria Udal Ikastegian
 

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 7a.- Vitoria-Gasteizko enplegu anezka berria lanean hasi da langabezian dauden 19 arabarrek parte hartuta. Lagabetu horiek, teknikari espezializatuen laguntza eta orientazioarekin, egungo lan merkatuaren eskarietara egokitutako teknika eta tresna digital berriekin lan bilaketan jarriko dira berriro martxan, datozen hilabeteetan.

Oraindik plaza libreak daude, eta programa honetan parte hartzeko interesa duten langabeek https://bit.ly/Inscripcion-LEES-Alava-2026  edo Ignacio Ellacuria Udal Ikastegian eman dezakete izena. Programaren batez besteko laneratze tasa % 60 da.

Cristina González Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuaren arabera, programa horren hamar edizioetako emaitzek erakusten dutenez "anezkek funtzionatzen dute, eta enplegurako beste politika aktibo batzuek baino laneratze tasa handiagoak eskaintzen dituzte. Arabako langabetuek tresna honetatik etekina ateratzea nahi dugu, ikusgarritasuna izan dezaten, harreman sareak sor ditzaten, enpresetara bisitak egin ditzaten eta lan bilaketan laguntza dutela senti dezaten”.

Vitoria-Gasteizko enplegu anezka berriko 19 parte hartzaileek ikasketa maila desberdinak dituzte: oinarrizkoa, batxilergoa, lanbide heziketa eta unibertsitate mailakoa. Batzuek lehen lanpostua bilatzen dute, eta beste batzuek lan aukera berria bilatzen dute hainbat sektoretan: merkataritza, logistika, marketina, giza baliabideak edo zerbitzu soziosanitarioak, besteak beste.

Enplegu anezkak proiektua Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Santa María la Real Fundazioak sustatzen dute, eta langabezian dauden pertsonei beren lan bilaketa berraktibatzen laguntzea du helburu, egungo lan merkatuaren premiekin bat datozen teknika eta tresna digital berriekin, zeinek sektore profesional guztien eraldaketa digitala eskatzen baitute. 

Funtzionatzeko era mistoa da: aurrez aurreko saioak Ignacio Ellacuria Udal Ikastegian –Vitoria-Gasteizko Udalaren lagapena– eta saio birtualak.

Vitoria-Gasteizko enplegu anezka berriak 2026ko urrira arte egingo du lan, goizez. "Parte hartzaileek enplegu bilaketa hobetzeko orientazioa eskatu dute eta tresna berriak aurkitu dituzte. Gainera, lan elkarrizketei arrakastaz aurre egiten eta curriculum vitaearen diseinua eta edukia optimizatzen ikasi nahi dute», azaldu du Santa María la Real Fundazioko talde teknikoak.

Parte hartzaileek Santa María la Real Fundazioko espezialisten orientabidea izango dute beren enplegagarritasuna hobetzeko, eta, horrela, jarduera egutegi oso bat jarraituko dute: adimen emozionaleko dinamikak, lan prospekzioko plan integral bat garatzen eta beren helburu profesionala ardazten ikasteko, curriculuma eguneratzeko programak, lan elkarrizketen saioak (hautaketa prozesuetan konfiantza eta segurtasuna lortzeko), zeharkako gaitasunak eta trebetasun digitalak indartzea, enplegagarritasun mapak, enpresekiko harremanak, etab.

Enplegu anezkak oraindik ere baditu plazak bete barik, eta erabat borondatezkoa eta doakoa den programan parte hartu nahi duten pertsonek, izena eman dezakete enplegu anezken webgunean, atal honetan: https://bit.ly/Inscripcion-LEES-Alava-2026; edo, bestela, aurrez aurre, udalaren doako lagapeneko Ignacio Ellacuria Udal Ikastegian (Castro Urdiales kalea 10-12 - 945 161 860 telefonoa). 

Vitoria-Gasteizen bizi diren 18 urtetik gorako langabeek har dezakete parte, haien prestakuntza maila, lan sektorea edo eskarmentua edozein izanik ere. 
 

Enplegua Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi