Aldundiak 146.000 eurotik gorako laguntza emango die turismo sektoreko elkarteei, eskaintza hobetzeko
Ostatuak, kultura elkarteak eta fundazioak dira erakunde onuradunak
"Arabako Foru Aldundiaren konpromisoa izan da kalitatezko zerbitzua bermatuko duen irtenbide bat bultzatzea, kontratuaren baldintzak errespetatuz eta herritarren arreta hobetuz. Horri esker, gaurtik aurrera zerbitzu berria dugu martxan", adierazi du Garapen Ekonomiko eta Iraunkortasuneko foru diputatuak, Saray Záratek
Foru erakundeak 5 ezkutaleku gaituko ditu biodibertsitatea babesteko eta garai horretan oreinei argazkiak ateratzeak edo filmatzeak eragin ditzakeen eragozpenak ahalik eta gehien murrizteko
"Foru Aldundian lan egin dugu zerbitzua ematean behin eta berriz egin diren ez-betetzeei konponbidea emateko, eta kontratua lagatzearen formulak ahalbidetzen digu kontratuaren baldintzak errespetatzea eta zerbitzua bermatzea herritarrei", azpimarratu du Saray Zárate Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko diputatuak
Eragiteko eta giza eskubideen defendatzaileak babesteko Arabako mekanismoak laguntza ekonomikoa eman dio, talde armatuen intimidazioa dela eta beste herrialde batera erbesteratu behar izan baitu
Foru Aldundiak oinezkoen eta bizikleten erabilerarako egokitu duen 39 kilometroko ibilbidea da, eta meatze paisaien eta haien testuinguru geologiko eta naturalaren ikuspegi zabal eta erakargarria eskaintzen du
Abuztuaren 14tik 17ra, Araia izango da jaialdiaren bihotza, eta kaleko eta aretoko ikuskizunak izango dira Umorea Araban ibiliko da abuztu osoan
- Foru Aldundiak Arabako tamaina handiko hondakinak kudeatzeko eta berrerabiltzeko zentroa eraikitzeko obrak adjudikatu ditu
- Foru Aldundia eta Ihobe elkarlanean arituko dira teknologia garbietako inbertsioen kenkariak aplikatzeko eskaerak izapidetzeko
-Arabako Foru Aldundiak 2025eko kultura sorkuntza eta zabalkundeko laguntzen deialdia ebatzi du, 250.000 euroko inbertsioarekin
Galtzada zabalagoa izango da, trazadura leunagoa eta Aletxarako bidegurutzea hobetuko da Jon Nogales: "Proiektu honekin, errepide hau erabiltzen duten pertsonen segurtasuna hobetuko dugu, eta Elortzako herritarren eskura espaloi eta oinezkoentzako ibilbide seguru berriak jarriko ditugu".
Frai Francisco pasealekuan 12 paneleko kanpo erakusketa bat dago atzotik uztailaren 31ra arte: "Arabako Arma Museoa. 50 urte 1975-2025"
Erakusketa hori 50. urteurrenaren barruan egindako museoaren beste komunikazio eta zabalkunde ekintza batzuei gehitu zaie
"Aseguru-sistemak estaldura hori jasotzen ez duen bitartean, Aldundia hor egongo da sektorea babesteko", adierazi du diputatu nagusiak
"Mugarik Gabe" bi egoitza izango dituen proiektu berezi eta bakarra da: bat Biasterin eta bestea Gasteizen. Proiektuak paisaian integratzeko duen gaitasuna nabarmendu du, bai hiri-ingurunean bai landa-ingurunean. Halaber, jarduera-programaren antolaketa, funtzionaltasuna eta moldakortasuna proiektuaren beharretara egokituta diseinatu dira.
Biasteriko eraikinak 3 laborategi, 4 tailer, gela sentsorial bat, ekintzaileentzako inkubagailu bat eta startup-ak bultzatzeko 6 gela izango ditu, baita ardogintzan zentratutako solairu pilotu bat eta wine bar esperimental bat ere. Vitoria-Gasteizen, berriz, 4 laborategi, garagardoa, NoLo, edari hartzituak eta destilatuak ekoizteko solairu pilotu bat, 2 zentzumen gela, 8 tailer eta drinks bar esperimental bat egongo dira.
Oinarrizko eta exekuzio proiektua amaitu ondoren, irailean bi egoitzak eraikitzeko lizitaziorako deialdia egingo da. Bi eraikinetako obrak 2025eko abenduan hasiko dira.
Barraskilo-parkeak topagune eta aisialdi iraunkorreko gune gisa finkatu dira, azken urteotan Bernedo edo Espejo bezalako puntuetan egindako hobekuntza-inbertsioen ondoren
GOFEren egoitzek erabiltzaileen profil berrira (adinduagoak, mendekotasun handiagoa dutenak eta narriadura kognitibo aurreratua dutenak) hobeto egokitzen diren jarduerak izango dituzte
Gorka Urtaran foru diputatuak aurreratu du zentroetan azken teknologietan oinarritutako jarduerak zabalduko direla, baita tradizionalagoak diren beste batzuk ere, hala nola txakurren terapia
Unicefek elikadura terapeutikoa emango du, 2 urte arteko haur txikiek pisua hartu ahal izan dezaten eta haien biziraupena berma dadin
Kuadrilletako eta udaletako hogeita hamar proiektu finantzatzen ditu
Proiektuak askotarikoak dira, besteak beste: bizikleta elektrikoen alokairua, aterpetxeak, coworking-espazioak, autokarabanetarako instalazioak, interpretazio zentroak eta seinaleak
Araiako Umorezko Antzerki Jaialdiak abuztuaren 14tik 17ra bitartean ospatuko da, gaueko ordutegian“US” eta Mallorkako Curolles konpainiaren “Tot be!” bezalako obrekin. Curolles konpainia peontza-tailer bat ere eskainiko digu
Víctor Tolosa Vidralaren Europako dibisioko zuzendariak gidatuta, erakundeen ordezkariek instalazioak bisitatu dituzte, merkatura egokitzeko, jasangarritasunerako, energia-eraginkortasunerako eta produktibitaterako egindako aurrerapenak bertatik bertara ezagutzeko.
Gainera, Taldeko Zuzendaritzarekin bilera egin dute funtsezko zenbait kontzeptu lantzeko, hala nola lehiakortasuna erraztuko duten energia-baldintzen premia geroraezina eta industria-inbertsioei erakundeen babesa ematea, laguntza behar duen industria-errealitate berriaren eragile gisa.
Nabarmentzekoak dira industriarekin, logistikarekin eta etxebizitzen birgaitzearekin lotutakoak
Cristina González: "Helburua da kalitatezko enplegua sortzen jarraitzea lanbide kualifikazioaren bidez, eta, horrela, pixkanaka aurrera egitea erabateko enplegurantz"
Ikerketa historiko bat aginduko du, zehazteko erakundeak iraganean emandako zer ohorek ez duen betetzen Euskadiko Memoria Historikoaren Legea
Zeinu hizkuntzako interprete zerbitzu bat jarriko du, bideodei bidezkoa, gorrei arreta emateko
Foru eraikin guztiei irisgarritasuna eta energia efizientzia handiagoa emateko esku hartzeen programa bat zehaztu du
Emakumezkoen ITF txapelketak nazioarteko emakumezkoen teniseko etorkizun handiko jokalari onenetako batzuk bilduko ditu berriro Peña Vitoriana Tenis Club elkartearen instalazioetan
Arabako Foru Aldundiak bultzatutako eta Basque Culinary Centerrek diseinatu eta koordinatutako Learning Journey-aren edizio berri bat egin da eskualdean, mahastizaintzako eta ardogintzako eskualde enblematiko honen balioetara, paisaietara eta ardoetara hurbiltzeko helburuarekin.
Cristina González: "Alemania oso interesgarria da Arabako turismo enpresentzat, eta sinetsita gaude badagoela tartea gure posizioa hobetzeko eta herrialde honetan hazteko"
Atzerriko bidaiariek hoteletan, landa turismoetan eta apartamentuetan kontratatutako gauak % 51 hazi dira bost urtean
Arabako Foru Aldundiak 2023-2027 gobernu programako neurrien % 91,5 gauzatu ditu edo abian jarri ditu
Foru Aldundiak lurraldearen erronkei erantzun nahi die, eta horretarako bost ardatz estrategikoren eta lehentasuneko 105 jarduketaren inguruan antolatu du bere jardun politikoa
Lehenengo proposamena da bisita gidatua egitea Aizkorri-Aratzeko parke naturalean, uztailaren 6an, eremu babestu horretako anfibioak eta narrastiak ezagutzeko
Aldundiaren web orriak araba.eus ezagutzera ematen du 2024ko abenduaren 31n zor edo zigorretan guztira 168 milioi euro zituzten 60 pertsona juridiko eta fisikoen izena
Leku gehiagoko eserlekuak, banakako USB kargagailuak, doako wifi sarea, irisgarritasun hobea eta bizikletak garraiatzeko ainguraketak eskainiko dituzte
Bi hiriburuen arteko txartel arrunta % 33,5 merkeagoa izango da BAT, BARIK eta MUGI txartelekin, eta ohiko erabiltzaileentzako bonuak egongo dira
Gasteiz, Foronda eta Loiu arteko linea berria egunean 13 zerbitzurekin hasiko da, eta bidaia gehiago egingo ditu Arabako aireportura
Erakundeak azpimarratu duenez, "negoziazioa ez da inoiz hautsi, eta borondate ona erakutsi dugu etorkizuneko hitzarmenaren akordioak aurreratuta, elkar ulertzea errazteko"
Oraindik badaude plaza libreak Gasteizko eta Laudioko taldeetan Inskripzioak hemen: hubsempleabilidad.com/inscribete Programaren batez besteko laneratze tasa % 60koa da
Tiket arrunta % 33,5 merkeagoa izango da BAT txartelarekin, eta ohiko erabiltzaileentzako bonuak izango dira
Gasteiz eta Forondako eta Loiuko aireportuen arteko linea berriak 13 zerbitzu izango ditu egunean noranzko bakoitzean
Jon Nogales: "Jauzi kualitatiboa egin dugu Gasteiz eta Bilbo arteko errepideko garraio publikoaren eskaintzan, Foronda eta Loiura doan linea berri batekin, tarifa lehiakorragoekin eta zerbitzuaren kalitatearen hobekuntza garrantzitsuekin"
Gasteizen, aire zabaleko film laburren jaialdiak nobedade ugari izango ditu 16. edizioan
Jaialdiak Ramón Barea aktorea omenduko du haren ibilbideagatik eta film laburren munduari emandako laguntzagatik
Argitalpen batek adinekoen testigantzak biltzen ditu, garai bateko herri jolasak kuadrillako haurrei helarazteko asmoarekin
Arabako Foru Aldundiak Luis de Lezamaren figura aitortu nahi izan du, konpromiso sozialaren, fedearen eta ekintzailetza eraldatzailearen sinbolo gisa
Entitate hauek egin dituzte proiektuak: Ikiriki eta Azirkarte Gizarterako Elkartea, Aspace Araba, Orobide egoitza, Osasun Mentaleko Jardunaldien Batzordea, Aguraingo Udala eta Asafes, IRSE Araba eta Sartu Araba, Gasteizko Udala eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea
Alavabus eta eskualdeko garraioa doakoak izango dira 15 urtetik beherakoentzat uztailaren 1etik aurrera
Foru Aldundiak 2,9 milioi euro inbertituko ditu Alavabus eta eskualdeko garraioko sistema teknologikoak berritzeko
Foru Aldundiak 600.000 euro baino gehiago inbertituko du Arabako errepideen segurtasuna hobetzeko
Foru Aldundiak %7,5 igo ditu familia giroko zainketetarako mendekotasun prestazioaren (FGZPE) zenbatekoak
Foru Aldundiak TEFFFa igoko die Lurraldeko Toki Erakundeei
Foru Aldundiak Arabako Natura Ondarearen eta Biodibertsitatearen Behatokia sortuko du
Foru Aldundiak landa-bideen sarea indartu du, 450.000 euroko laguntza gauzatan
Kirol Zerbitzuak 365.000 euro eman dizkie laguntzetan 39 kirol federaziori eta Arabako Kirol Federazioen Elkarteari
Helburua da adostutako gomendio batzuk egitea lurralde historikoko politika sozialen erronkei eta etorkizunari erantzuteko, elkarlaneko gobernantza ereduari jarraituz
A-1 eta AP-1 arteko bi erreiko bidebanatze berria jarri da martxan, Burgos/Madrilerako norabidean, 5 milioi euroko inbertsioa egin ondoren
Espainiako Gobernuak erabat finantzatuko du Errepideen Foru Sareko funtsezko gune hori hobetzeko kostua
Muturreko zaurgarritasun egoeran dauden herri indigenetako 600 pertsonari elikadura laguntza eta edateko ura emango zaizkie
Dirulaguntzak emango ditu hobekuntza teknologikoko eta lineako salmentako proiektuetarako eta lokalak egokitzeko obretarako Cristina González: Arabako tokiko merkataritzaren lehiakortasuna indartuko dugu digitalizazioaren, lokalen eta ekipamenduaren modernizazioaren eta sustapenaren bidez
Beldur Barik Jaiak erakundeen arteko kanpaina jai-guneetan dauden gazteei zuzenduta dago, errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzeko
Emakundek gida argitaratu du hiru foru-aldundiekin eta EUDELekin lankidetzan
Ehun profesional inguru izan ziren ekitaldi batean, hotel, nekazaritza turismoko establezimendu, jatetxe, upeltegi eta Arabako enpresetakoak .
Cristina González: "Arabako turismo sektorea gonbidatzen dugu tresna honen garapenean parte hartzera, bidaiariak erakartzeko, jarduera eta enplegua sortzeko eta kalitatezko helmuga gisa sendotu gaitezen"
- Programak "jauzi kualitatiboa" ematen du, bost jokoak espazio bereizi batean aurkeztuta, Koloniako industriaren nazioarteko topaketa garrantzitsuenaren barruan (GAMESCOM) eta Bartzelonako BCN GAME FEST azokan.
- Hiru euskal taldek, galiziar batek eta katalan batek, osatzen dute GAME.EUSen VI. edizioa, ekainaren 10ean hasi eta uztailaren 23ra arte.
- Campusak taldeen bultzada profesionalizatzailearen aldeko apustua sendotu du, plataformak eta garatu beharreko negozio-eredua handituz, bai eta tokiko sorkuntzaren aldeko lehentasuna ere.
- Bideojokoen sektoreak 2.408 milioi euro fakturatu zituen iaz, aurreko urtean baino % 3 gehiago, eta erabiltzaile-erkidegoak 22 milioi jokalariko zifra errekorra lortu zuen
Hauexen proiektuak saritu dira: Ikiriki eta Azirkarte Gizarterako Elkartea, Aspace Araba, Orobide egoitza, Osasun Mentaleko Jardunaldien Batzordea, Aguraingo Udala eta Asafes, IRSE Araba eta Sartu Araba, Gasteizko Udala eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea
1 - 100 erakusten 2.827 emaitzetatik.
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen. Pribatatutasun-politika kontsultatu