Foru Aldundia | 2026 11 23

Irekita dago Amurrioko enplegu anezka berrirako inskripzioa

Abenduaren erdialdean hasiko da formatu mistoan, aurrez aurre edo online

Interesdunek dagoeneko izena eman dezakete https://bit.ly/Inscripcion-LEES-Amurrio helbidean, Amurrioko Udalean eta El Refor-en

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 23a.- Arabako Foru Aldundiak eta Santa María la Real Fundazioak kalitatezko enplegua sortzeko konpromisoa indartu dute eta datorren abenduan Amurrion enplegu anezka berri bat jarriko dute abian. Helburua da udalerri horretan langabezian dauden 20 arabarrei laguntzea, teknika eta tresna digital berriekin lana bilatzeko eta aurkitzeko estrategia berri bat bultza dezaten.

Enplegu anezka formatu mistoan egingo da abendutik apirilera bitartean, aurrez aurreko saioekin Amurrioko Udalak lagatako El Refor zentroan (El Refor kalea z.g.), eta saio birtualekin. Interesdunek linean eman dezakete izena abenduaren 10era arte https://bit.ly/Inscripcion-LEES-Amurrio helbidean, eta aurrez aurre El Refor-en eta Amurrioko Udalean (Juan de Urrutia plaza, z.g.).   Plazak mugatuak dira.

Mar Dabán Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak nabarmendu du programa horren bederatzi edizioetako emaitzek erakusten dutela anezkek funtzionatzen dutela eta batez besteko laneratze tasa % 60koa dela. Anurrioko eta Aiaraldeko arabar langabetuek tresna honetatik etekina ateratzea nahi dugu, ikusgarritasuna izan dezaten, harreman sareak sor ditzaten, enpresetara bisitak egin ditzaten eta lan bilaketan laguntza dutela senti dezaten”.

Amurrioko enplegu anezka berria 2026ko abenduaren erdialdetik 2027ko apirilaren erdialdera bitartean garatuko da, eta 20 plaza izango ditu. Ekimen hau Amurrion bizi diren 18 urtetik gorako langabeei zuzenduta dago, eta ez dago baldintza gehiagorik prestakuntzari edo lan esperientziari dagokionez: hala, prestakuntza maila desberdinak izan ditzakete (DBH, Lanbide Heziketa, Batxilergoa, Unibertsitatea, etab.), edozein lanbide sektoretatik etor daitezke eta esperientzia izan dezakete edo ez. 

Parte hartzaileek Santa María la Real Fundazioko espezialisten orientazioa izango dute beren enplegagarritasuna hobetzeko, eta jarduera egutegi oso bat jarraituko dute: 

•    Adimen emozionaleko dinamikak, lan prospekzioko plan integral bat garatzeko eta helburu profesionalak ardazteko. 
•    Curriculuma eguneratzeko programak.
•    Lan elkarrizketen entseguak, hautaketa prozesuetan konfiantza eta segurtasuna irabazteko.
•    Zeharkako gaitasunak eta trebetasun digitalak indartzea.
•    Enplegagarritasun mapak eta enpresekiko kontaktuak egitea.

Araban, zehazki Vitoria-Gasteizen, abian jarritako azken enplegu anezka amaitu berri da, zeina aurtengo ekainetik urrira bitartean egin da. Langabezian dauden 22 pertsonetatik, % 50ek baino gehiagok jada hobetu dute beren lan egoera enplegu bat lortu ondoren edo prestakuntza egin edo profesionaltasun ziurtagiri bat eskuratu ondoren, eta ehuneko hori hazi egingo da datozen asteetan.   

Azken urteotan, Arabak 33 enplegu anezka jarri ditu abian, eta 703 pertsonak hartu dute parte. Haietatik 383k besteren konturako enplegua aurkitu dute hainbat sektoretan, 7k autoenpleguaren aldeko apustua egin dute eta beren negozioa abiarazi dute, eta 54k profesionaltasun prestakuntzak egin edo ziurtagiriak lortu dituzte. Zifra horien arabera, parte hartzaileen % 63,2k hobekuntza izan dute lanean. 

 

Foru Aldundia Enplegu sustapena

Prentsa oharra

Jaitsi