Foru Aldundia | 2026 11 17

Arabak 2.689,5 milioi euroko dirubilketa metatua izan du urrira arte

Ziurtagiriaren arabera, aurreko urtean baino 305,6 milioi euro gehiago bildu dira 

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 18a.Aurreko hilabeteetan bezala, Ogasunaren kudeaketa modernizatzeko eta hobetzeko SAP sistema ezartzearen ondorioz, ekitaldi honetarako islatutako dirubilketa zifrak ezin dira aurreko urtekoekin alderatu. Kasu honetan, kudeaketa eredu berri horrek diru sarrera jakin batzuen kontabilizazioa aurreratzen du.
Arabako Foru Aldundiak Ekialde Ertaineko gerraren ondorioak arintzeko hartutako neurriek ere zaildu egiten dute konparagarritasuna. Kasu horretan, diru sarrera jakin batzuen diru sarrera atzeratu egin da, ordainketa bi hilabetez atzeratu delako eta, ondoren, horien ordainketa 4 hilekotan zatitu delako.

Bi arrazoi horiek zuzeneko zergak alderatzeko ezintasunean eragiten dute. Zeharkako zergen kasuan, foru aldundien arteko egokitzapenengatik jasotzen den zenbatekoak ere eragina du, batez ere, zergen kontabilizazioa aurreratu delako.

DIRUBILKETA, GUZTIRA (laburpena)

Ziurtagiri honetan ikusten da zuzeneko eta zeharkako zergek portaera ona dutela. Zuzeneko zergek 179,5 milioi euroko igoera izan dute; beraz, 1.367 milioi eurora iritsi da.

Zeharkako zergek 1.005 milioi euroko dirubilketa metatua izan dute, aurreko urteko 893,5 milioien aldean. 

Guztira, ziurtagiriak 305 milioi euroko igoera islatzen du, eta 2.689,5 milioi euroko dirubilketa.

ZUZENEKO ZERGAK: 1.367 milioi euro

Zerga hauek PFEZaren eta sozietateen gaineko zergaren dirubilketak gora egin duela adierazten dute. 

PFEZa: 1.007,6 milioi

Bildutako 1.007,6 milioi euroek goranzko joera adierazten dute PFEZean, baina kontuan hartu behar da aldez aurretik kontabilizatutako diru sarrerak daudela aurreko urteetan bezala. Diru sarrera horiek kontuan hartzen ez badira, igoera % 3,2koa izango litzateke, 891 milioi euroko dirubilketa lortu arte.

Lan atxikipenek 1.054 milioi euro bildu dituzte, guztira. Zerga aurreratuak kontuan hartzen ez baditugu, dirubilketa 944 milioi eurokoa izango zen, hau da, % 4,7ko igoera egongo zatekeen aurreko urtearekin alderatuta.

PFEZaren kuota diferentzialak erakusten du herritarrei aurreko urtean baino 8,89 milioi euro gehiago itzuli zaizkiela, garbi; hau da, guztira 112,6 milioi euro.

Ordainketa zatikatuek Ekialde Ertaineko krisiaren ondorioak arintzeko autonomoei likidezia errazteko hartutako neurria islatzen jarraitzen dute. Hori dela eta, dirubilketa 6,2 milioi euro jaitsi dela adierazten dute, guztira 17 milioi euro baino zertxobait gehiago bildu baitira.


SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA: 293,9 milioi

Sozietateen gaineko zergaren dirubilketa 31,3 milioi euro igo da; hau da, 240,6 milioi euro, guztira. 

Zerga osagarriak, zeina duela gutxi sartu baita zergen artean, 300.000 eurotik gorako dirubilketa izan du.

ZEHARKAKO ZERGAK: 1.005,2 milioi euro 

Estatuko gobernuak hartutako neurriek zeharkako bi zerga nagusien dirubilketa murriztu badute ere, zerga horien dirubilketa handitu egin da, baita iaz bezala kontabilizatutako diru sarrerak kontuan hartzen ez badira ere.

Zenbateko horiek kenduta, igoera % 2koa da; hau da, 911,4 milioi euro guztira.

BEZ-A: 706,4 milioi euro

SAPen ezarpenaren ondoriozko diru sarrera aurreratuak kontuan hartzen ez baditugu, BEZaren dirubilketa % 6,81 hobetu da, 611,5 milioi eurora iritsi baita, aurreko urtean baino 39 milioi gehiago.

HIDROKARBUROAK: 161,2 milioi euro

Zerga honek estatuko gobernuak hartutako neurrien ondorioz, besteak beste, dirubilketan izandako beherakada islatzen du.

Zehazki, dirubilketak 29,4 milioi euroko jaitsiera islatzen du.
 

 

Foru Aldundia Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi