Araba bizikletaz ekimenak bizikleta garraiobide gisa sustatu du Agurainen - prentsa
‘Araba bizikletaz’ ekimenak bizikleta garraiobide gisa sustatu du Agurainen
Aldundiak aitortza egin dio Arabarrak txirrindularitza taldeari haurrekin egindako lanagatik



Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 29a.- ‘Araba bizikletaz’ kanpainak Agurainen egin du gaur bizikleta lantokietara eta ikastetxeetara joan-etorri laburrak egiteko garraiobide jasangarri eta osasungarri gisa sustatzeko bere lehen jardunaldia. Jardueren programaren barruan, gymkana bizikletaz, tailerra eta mantentze lanetarako oinarrizko ikastaroak, bizikleta elektrikoaren proba eta Arabako Bizikleta Bideen Sarearen proiektuari buruzko informazioa sartu dira.
Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak Arabarrak Kirol Taldea txirrindulari klubari -Agurainen du egoitza- egin dio aitortza gaur, bere haur eskolaren bidez txirrindularitza eta bide segurtasuna haurren artean sustatzeko egin duen lanagatik. Carlos Ibarlucea arlo horretako foru diputatuak aitortza egiaztatzen duen diploma eman dio Arabarrak elkarteko lehendakariari.
Ibarluceak azaldu duenez, herriz herriko kanpaina honen bidez, “Arabako eskualde guztietara bizikletaren erabilerari buruzko mezu positibo bat eramango dugu, garraiobide iraunkor eta osasungarria baita egunero gure lanpostura edo ikastetxera joan-etorriak egiteko, eta ingurumenerako, osasunerako eta etxeko ekonomiarako dituen abantailei buruz sentsibilizatuko ditugu herritarrak”. Dena da abantaila”.
“Bizikleta mugikortasunak onurak eragiten ditu osasunerako eta ongizate fisiko, mental eta sozialerako, eta eskuragarri dago pertsona guztientzat, edozein dela ere haien ingurunea, generoa, adina, diru sarrerak, hezkuntza, talde etnikoa edo beste edozein ezaugarri”, erantsi du.
"Araba bizikletaz" kanpaina ibiltaria gaur hasi da Agurainen, eta hurrengo asteetan jarraituko du. Hona egutegia:
• Murgia. Otsailak 5 (Jai Alai, pilotaleku zaharra).
• Laudio. Otsailak 12 (Aldai plaza).
• Langraiz Oka. Otsailak 19 (José Miguel Barandiaran Eskola).
• Santikurutze Kanpezu. Otsailak 26 (Udal pilotalekua).
• Oion. Martxoak 5 (Plaza Nagusia).
Ekitaldi guztiak igandean izango dira, 10:00etatik 14:00etara, leku estalietan bermatzeko egin egiten direla, eguraldia edozein dela ere.