Zirkulazioa etengo dute gauez A1 autobian, Argantzongo eta Armiñongo lotuneen artean, Burgoserako noranzkoan - prentsa
Zirkulazioa etengo dute gauez A1 autobian, Argantzongo eta Armiñongo lotuneen artean, Burgoserako noranzkoan
Gaurko (astelehena) 22:30etik biharko (asteartea) 05:30era bitartean izango da etena, Armiñonera eta Estavillora sartzeko adarra ireki ahal izateko
Zirkulazioa CL-127 errepidetik eta N-I zaharretik desbideratuko dute

Gasteiz, 2025eko apirilaren 11.- Armiñongo lotunea handitzeko eta hobetzeko obrak direla eta trafikoa etengo dute A-1 autobian, Burgoserako/Madrilerako noranzkoan, apirilaren 14ko (astelehena) 22:30etik apirilaren 15eko (asteartea) 05:00etara, Argantzongo lotunearen (334 irteera) eta Armiñongo lotunearen (328 irteera) artean.
Zirkulazioa etetea beharrezkoa da Armiñongo eta Estavilloko udalerrietara sartzeko adarra irekitzeko, AP-1 autobidearekin lotzeko adarrean New Jersey motako hesia kentzeko eta seinale horizontalak trafikoaren egoera berrira egokitzeko.
Egun eta ordu tarte horietan, zirkulazioa CL-127 errepidetik desbideratuko dute, errepide horren eta N-I zaharraren arteko lotuneraino, eta handik bideratuko dute zirkulazioa Armiñongo lotuneraino. Bertan, ibilgailuek berriro heldu ahal izango diote beren ibilbideari, kasuan kasuko adarretik (AP-1 Burgoserako/Madrilerako noranzkoan eta A-1 Miranda de Ebrorako eta Logroñorako noranzkoan -N-124-).
Argantzongo lotunetik Madrilerako irteeran ere zirkulazioa etengo dute; beraz, CL-127tik Madrilerako noranzkoan joan nahi dutenek ibilbide alternatiboa erabili beharko dute N-I zaharretik.
Proposatutako desbideratzea bat datorrenez A-1 errepidearen ibilbide alternatiboarekin (Burgoserako/Madrilerako noranzkoan), zeina zirkulazio operazio berezietarako seinaleztatuta egoten baita, operazio horietarako Argantzongo lotunean (334. irteera) eta CL-127 errepidearen eta N-I errepide zaharraren arteko lotunean jarritako seinaleak erabiliko diuzte. Seinaleztapen hori seinaleztapen langileek indartuko dute ibilbide alternatiboaren hiru lotuneen noranzko aldaketetan.
Aurreikusitako lanak egiten dituzten bitartean, ezin izango da garraio berezirik ibili A-1 autobiaren tarte horretan, beheranzko noranzkoan (Irun-Madril noranzkoan).