Foru Aldundia | 2025 05 12

Ekainaren 14an hasiko da Artziniegako 9. kontzertu zikloa, Mendieta Kultura elkarteak antolatua, Claudia Besné-ren harpa errezitaldi batekin

Musika klasiko, antzinako musika eta musika tradizionaleko sei kontzertu izango dira, eta uztailaren 11n amaituko dira Collegium Musicum Madrid-ekin

Gasteiz, 2025eko maiatzaren 12a.  Mendieta Kultura elkarteak Artziniegako 9. kontzertu zikloa antolatu du, eta sei proposamen eskaini ditu ekainaren 14tik uztailaren 11ra bitarterako. Sarreren prezioa 7 euro izango da eta abonuarena, berriz, 35 euro.

Mendieta Kultura elkarteak Artziniegan du egoitza, eta 2014an sortu zen Mendieta auzoko Santo Tomas eliza birgaitzeko eta bertan musikarako kultura zentro bat instalatzeko. Ondoren, udalerrian kalitatezko musika sustatzea proposatu zuen, eta musika klasikoaren, antzinakoaren eta tradizionalaren kontzertu zikloa antolatzen du aldiro-aldiro 2017az geroztik.

2025ean, Mendieta Kultura bere kontzertu zikloaren bederatzigarren ediziora iritsiko da, eta sei kontzertuz gozatu ahal izango da, lehena ekainaren 14an, Ama Agustindarren Komentuko patioan, eta hurrengo bostak Arteko Andre Mariaren Santutegian.

Emanaldi bakoitzerako sarrerek 7 euroko prezioa dute, eta www.mendietakultura.com webgunearen bidez erosi ahal izango dira, bai eta kontzertuaren egun berean ere, lekuan bertan. Kontzertu guztietarako abonu orokor bat ere jarriko da salgai, 35 € euroan. Ordutegia 20:00etan izango da, uztailaren 6ko kontzerturako izan ezik, 13:00etan egingo baita.

Kontzertuak honako hauek izango dira:

            Ekainaren 14a: Claudia Besné. Harpa errezitaldia. Emakumearen musika ondarea ospatuz

            Ekainaren 20a: Magna Boskotea. Moldatzaile handiei omenaldia

            Ekainaren 28a: Concerto 1700 Back to Follia!

            Uztailaren 4a: Juan Laborería & Carmen Santamaría. Abesti errezitaldia.

            Uztailaren 6a: Misaki Pascual. Piano fantasia

Uztailaren 11: Collegium Musicum Madrid. María Espada & Manuel Minguillón. Il piano della

                   Madonna

Foru Aldundia Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi

Kontzertu-dosierra

Jaitsi

Artziniegako kontzertuak

Jaitsi