Arabako Artxiboak azken 50 urteetako ikertzaile garrantzitsuenei omenaldia egiten die - arabapress
Arabako Artxiboak azken 50 urteetako ikertzaile garrantzitsuenei omenaldia egiten die
Haien izenak dituen oroitzapenezko panel bat estalgabetu da, eta Artxiboaren egoitzan egongo da modu iraunkorrean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 13a. Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak gaur Arabako Artxiboan ( Zumakadi ibilbidea 21) izan da gaur, Artxiboan 1976tik hona izan diren ikertzaile nabarmenen izenak dituen horma panel bat estalgabetzeko ekitaldian. Urte hartan Gasteizko Kultur Etxearen aurreko egoitzan ireki zituen ateak zentroak.
Panela Artxiboko irakurgelaren ondoan jarriko da modu iraunkorrean, eta azken berrogeita hamar urteetan artxiboaren funtsak eta bildumak kontsultatzera sarrien joan diren pertsonak ageri dira bertan. Ekitaldian hainbat ikertzaile belaunaldi bildu dira, besteak beste, erakunde akademiko desberdinei lotutako espezialistak, bai eta beren lanekin Arabako historiaren ezagutza aberasten lagundu duten hainbat aditu independente ere.
Bere hitzaldian, Kultura eta Kirol diputatuak adierazi duenez, "historia ezin da idatzi artxiborik gabe, baina ezta artxiboetan ikertzen duten pertsonarik gabe ere. Panel horrek agerian uzten du Arabako kulturak aintzatespena zor diela, haien ikerketek Artxiboa espazio erabilgarria bihurtu dutelako, gure dokumentu ondare aberatsa erabiliz – eta, beraz, biziz –».
Ekitaldian opari berezi bat eman zaie Juan Vidal-Abarca, José Antonio González Salazar eta Ramón Cuesta Astobiza jaunei, beren ikerketa ibilbide luze eta oparoan artxibora mila aldiz baino gehiagotan joan direlako.
Panelak dagoeneko hilda dauden pertsona ospetsuak ere gogorarazten ditu, hala nola Micaela Portilla, José Iturrate edo Alfonso Otazu. Haien lanek agerian utzi zuten dokumentu iturriak direla azterketa historiko zorrotz ororen funtsezko oinarria.
Arabako Artxiboak Probintziako Artxibo Historikoko eta Lurralde Historikoko Artxiboko funtsak eta dokumentu eta argazki bildumak biltzen ditu, eta Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikerketa historikoko zentro nagusietako bat da Urtero, hogeita hamar kilometro egiten duten dokumentuek Arabako bilakaera politiko, sozial, ekonomiko eta artistikoari buruzko ikerketa historiko ugari sostengatzen dituzte.

