Arabako Artxiboak 1860ko eklipsea gogoratzen du - arabapress
Arabako Artxiboak 1860ko eklipsea gogoratzen du
Hainbat panel bidez duela 166 urte Europako astronomo tale haundi batek Araban izandako egonaldia ekartzen dute gogora, baita gertakari hark Vitoria-Gasteizen utzitako arrastoa ere

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 30a. Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak 1860an Araban egin zen eklipsea oroitzeko erakusketarako panelen euskarria aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Astronomo Kalean.
"Astronomoak eta eklipsea" izeneko erakusketa Arabako Artxiboak antolatu du, Iñaki Armentia Gómez de Segura ikertzailearen testuekin. Bertan, 1860ko uztailaren 18an Britainia Handiko, Frantziako, Errusiako, Danimarkako eta Prusiako astronomoak gure lurraldera erakarri zituen eguzkiaren eklipse osoa gogorarazten da.
Haien artean zen Hann Heinrich Mädler, Tartuko Behatokiko (Estonia) zuzendaria, eta hark idatzitako testuei esker, Europan zeharreko bidaia luzea eta Vitoria-Gasteizen egindako egonaldia berreraiki dira. Mädlerrek, Vitoria-Gasteizen bildu ziren beste zientzialari askorekin elkartuta, fenomenoa behatzeaz gain, idatzi ere egin zuen eta bere koadernoetan jaso zituen aurkitu zuen hiriaren eta garai hartako gasteiztarren ezaugarri bitxienak. Madlerrek Araban ezarri ziren gainerako espedizio zientifikoekin egin zuen topo; horien artean, nabarmentzekoa da Warren de la Rue astronomo britainiarraren espedizioa, zeina izan baitzen Rivabellosan eguzkiaren eklipse oso baten lehen argazki serie osoa lortu zuena.
Gaur egin dute aurkezpena Santa Luzia gainean, 1860ko eklipsearen behaketa omentzen duen monolitoaren ondoan. Monolito hori Mädlerrek eta haren kideek duela 166 urte instrumentuak instalatu zituzten ingurunean bertan dago.
Erakusketa euskarria, gailurrean eklipsea duela, Astronomo kalean egongo da abuztuaren 10era arte, eta Probintzia Plazara eramango da orduan.
Ana del Valek Foru Aldundiak abuztuaren 12ko eguzkie eklipse osorako prestatzen diren kultura jardueren birpasa egin du. Arabako Natur Zientzien Museoak gertaerari buruzko hainbat hitzaldi eta tailer egin ditu lehen seihilekoan, BIBAT Museoak «El otro eclipse. Warren De la Rue» erakusketa prestatu du, Bendañako jauregian bisita daitekeena uztailaren 18tik urriaren 18ra, eta foru museoetan uztailaren 31tik aurrera betaurreko homologatuak jaso daitezke, doan, eklipsea segurtasunez ikusteko.
Materialak eta loturak
• «1860. Astronomoak eta eklipsea» koadernoa deskargatzeko:
https://web.araba.eus/documents/d/araba/eclipse1860
• Erakusketako panelak deskargatzeko:
https://web.araba.eus/documents/d/araba/paneles-exposicion-eclipse1860
• «Beste eklipsea» erakusketa, BIBAT Museoan:
https://fourniermuseoabibat.eus/eu/-/aldi-baterako-erakusketa-beste-eklipsea-warren-de-la-rue

