Foru Aldundia | 2023 12 22

Laurogeita hamarreko hamarkadako Baskonia eta Gasteizko aspaldiko saltegiak, PHOTO-ARABAn

Arabako argazkigintza historikoaren Interneteko atariak 150.000 irudi ditu dagoeneko

Gasteiz, 2023ko abenduaren 22a. PHOTO-ARABAk, Arabako Foru Aldundiaren irudi historikoen hedapenerako Arabako Artxiboaren atariak, bi argazki erakusketa argitaratu ditu ostiral honetan: "Errotuluak, hiri baten irudia" eta "Handia izatera ausartu zen klub baten historia".

Lehen erakusketa Arantxa Orive Armasek egin du, eta duela hamarkada batzuetara arte Gasteizen egon ziren eta hiri paisaiatik ia erabat desagertu diren merkataritzako eta markesinetako aspaldiko errotuluei eskainia da. "Erakusketak gure oroitzapenetako Gasteizera itzularazten gaitu, oharkabean joan ohi den kultura ondarea kontserbatzeak duen garrantziaz ohartarazteko".

Bigarren erakusketan, Ruben Gazapok, baskonistas.com webgunearen arduradunak, Baskonia kirol kluba "Taugrés" bihurtu zuten hamar urte zorabiagarrien (1986-1996) kronika grafikoan murgiltzen gaitu, kluba Espainiako eta Europako saskibaloi talde handi bihurtu zen aldiaren kronikan, hain zuzen. "Arrakasta ahaztezina, Arabako kirolaren historian izandako lorpen handienetako bat bezala gogoratzen duguna".

Bi erakusketa horiek argitaratu direla eta, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak PHOTO-ARABAren garrantzia gogorarazi du: "Agiritegi Zerbitzuak orain dela urtebete eta erdi sortu zuen Interneteko atari honek doako 150.000 irudi baino gehiago ditu kontsultatzeko eta doan deskargatzeko, eta hazten jarraitzen du, gure iraganerako leiho paregabea eraikitzeko". Era berean, adierazi du Kultura eta Kirol Sailaren asmoa dela datozen urteetan bere bildumak zabaltzen jarraitzea eta ikusgarritasuna handitzea, edukiak beste gordailu publiko batzuetan partekatuz, hala nola Euskarianan.

Errotuluak, hiri baten irudia erakusketa:  https://photo.araba.eus/s/rotulo/page/hasiera

Handia izatera ausartu zen klub baten historia erakusketa: https://photo.araba.eus/s/baskonia/page/hasiera

Foru Aldundia

Laurogeita hamarreko hamarkadako Baskonia eta Gasteizko aspaldiko saltegiak, PHOTO-ARABAn

Prentsa oharra

Jaitsi