Kultura | 2026 07 29

Arabako Musika klasikoaren zikloa abuztuan itzuliko da lurraldeko zenbait lekutara, sei kontzerturekin

Done Bikendi Haranak, Iekorak, Argantzonek, Berganzok, Zalduondok eta Aramaiok abuztuaren 6tik 29ra bitarteko programazioa hartuko dute

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 29a. Abuztuan, berriz ere musikaz beteko da Araban, Musika Klasikoaren Zikloaren edizio berri batekin. Proposamen hori sendoa da, eta lurraldean barrena ibiliko da, hainbat herritan kalitate handiko kontzertuak eginez.

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak bultzatuta eta Donostiako Musika Hamabostaldiarekin lankidetzan, zikloak musika klasikoa askotariko publikoetara hurbiltzeko apustuari eusten dio, hurbileko inguruneetan eta lehen mailako interpreteekin. 

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak nabarmendu duenez, "ziklo hau gonbidapen bat da, musikaz gozatzeko, lurraldetik bertatik, esperientzia hurbil eta berezi bat ahalbidetzen duten espazioetan. Gainera, aukera ematen digu erreferentziazko kultura eragileekiko eta udalekiko lankidetza indartzen jarraitzeko, funtsezkoak baitira proposamen hori udaro herri berrietara irits dadin".

2026ko edizio honetan, zikloak lurraldeko kuadrilletan banatutako sei kontzertu eskainiko ditu, hauetan: Done Bikendi Harana, Iekora, Argantzon, Berganzo, Zalduondo eta Aramaio.

Programa abuztuaren 6an hasiko da Done Bikendi Haranako elizan, Iñaki Bermúdez saxofonistaren eta Yume Takasaki pianistaren emanaldiarekin. Horiek The 4 lost greek melodies / Lau melodia galduak interpretatuko dute, Ravel, Guinovart, Guridi eta Miquel de Jorgeren obrekin.

Hurrengo egunean, abuztuaren 7an, Iekoran, KamBrass Quintet-en txanda izango da. Transfoliación: metamorfosis de la folía aurkeztuko du: musika ibilbide bat Jan Bach, Juan del Encina, Falla, Lully eta Zabaletaren piezekin.

Zikloak abuztuaren 15ean jarraituko du Argantzonen, María Zubimendik eta Garazi Navasek osatutako Expressio Duo-rekin. Elementuak programa eskainiko dute, Aita Donostia, Guridi, Rameau, Rebel eta Lullyren lanekin.

Abuztuaren 21ean, Berganzon, Edurne Ruiz mezzosopranoak eta Iñar Sastre pianistak Falla 150: entre maestros, amigos y herederos errezitaldia aurkeztuko dute, Falla, Granados, Ginastera, Ravel, García Lorca eta Pedrellen lanak biltzen dituen errepertorio batekin.

Abuztuko azken astean, abuztuaren 28an, Zalduondon, Trío Rodinek Romeo & Julieta 2.0 interpretatuko du, Prokofiev eta Bernsteinen konposizioekin.

Amaitzeko, abuztuaren 29an Aramaion Seikilos laukotea izango da. Laukote horrek zikloari amaiera emango dio Tradición europea, voz vascarekin, Usandizaga, Schubert eta Serranoren obrak konbinatzen dituen programa batekin.

Ohi bezala, sarrera doan izango da, tokiak bete arte.

Emanaldien egutegia

•    Abuztuak 6 - Done Bikendi Harana
Iñaki Bermúdez (saxofoia) & Yume Takasaki (pianoa)
The 4 lost greek melodies / Lau melodia galduak
Ravel, Guinovart, Guridi eta Miquel de Jorgeren obrak. 

•    Abuztuak 7 - Iekora
KamBrass Quintet
Transfoliación: metamorfosis de la folía
Jan Bach, Juan del Encina, Falla, Lully eta Zabaletaren obrak. 


•    Abuztuak 15 – Argantzon
Expressio Duo
Elementuak
Aita Donostia, Guridi, Rameau, Rebel eta Lullyren obrak. 

•    Abuztuak 21 - Berganzo
Edurne Ruiz (mezzosopranoa) & Iñar Sastre (pianoa)
Falla 150: entre maestros, amigos y herederos
Falla, Granados, Ginastera, Ravel, García Lorca eta Pedrellen lanak. 


•    Abuztuak 28 – Zalduondo
Trío Rodin
Romeo & Julieta 2.0
Prokofiev eta Bernsteinen obrak. 

•    Abuztuak 29 – Aramaio
Seikilos laukotea
Tradición europea, voz vasca
Usandizaga, Schubert eta Serranoren obrak. 

Kultura Foru Aldundia

Nota de prensa

Jaitsi

Musika klasikoko zikloa Araban

Jaitsi