Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak | 2025 03 13

Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak positibotzat jo du Podemosekin adostutako akordioa

“Akordio ona da, akordio handia euskal gizarte osoarentzat”

Gasteiz, 2025eko martxoaren 13a. Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak positibotzat jo du Podemosekin lortutako akordioa. “Akordio ona da, akordio handia euskal gizarte osoarentzat".

Gonzalezek nabarmendu duenez, "gure zerga-sistema hobetzen duten zerga-aldaketak dira, eta neurri horiek onak dira euskal gizarte osoarentzat, aurrean ditugun erronkarik garrantzitsuenei modu egokian erantzuteko”

Agintari arabarraren ustez, "gure zerga-sistemak hobera egiten du, errenta txikienei, kolektibo ahulenei eta familiei laguntzen dielako. Gazteen emantzipazioa bultzatzen du, etxebizitzaren erronkari erantzuten dio, garapen iraunkorrerantz aurrera egiteko fiskalitate berdea bultzatzen du eta kontziliazioa eta berdintasuna sustatzen ditu ".

Halaber, nabarmendu du "errenta ertainen beharrei ere erantzuten diela. Eta ziurgabetasun ekonomiko globaleko une honetan, enpresei laguntzen die lehiakorragoak izan daitezen”.

Ramiro Gonzálezen adierazpenak

 

Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak Diputatu nagusia Ogasuna Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi