Gazteriaren Foru Erakundeak "Lurrikara" emantzipazio eta dinamizazio programa abiarazi du - arabapress
Gazteriaren Foru Erakundeak "Lurrikara" emantzipazio eta dinamizazio programa abiarazi du.
Hiriburutik kanpoko Arabako udalerrietan bizi diren 14-30 urteko gazteei zuzenduta dago, eta errealitatea aztertu nahi du, ekimenak eta beharrak, batetik, modu integralean eta, bestetik, modu koordinatuan bideratzeko.

Gasteiz, 2024ko martxoaren 20a. Gazteriaren Foru Erakundeak "Lurrikara" gazteen emantzipazio eta dinamizazio programa abiarazi du, politikak sustatzeko eta gazteen ekimenak eta beharrak modu integral eta koordinatuan bideratzeko.
Arabako herrietan bizi diren gazteentzat bizitzak dituen arazoetako bat honako hau da: beren ekimen pertsonal, sozial eta/edo profesionalak sustatzeko eta garatzeko tresna eta egitura egonkorrik ez izatea, hurbil behintzat. Badago beste premia bat ere: Foru Administrazioak edo beste administrazio batzuek gazte izaera sustatzeko eta beren bizi-proiektu pertsonal edo komunitarioetan laguntzeko eskaintzen dituzten zerbitzuak aitortzea eta gazteei aurkeztea; izan ere, proiektu horiek, askotan, "ez dira ezagutzen edo erabiltzen, ez dakitelako edo, agian, ez dietelako erantzuten edo ez dituztelako islatzen beren benetako interesak edo beharrak". "Ekimena bi arrazoi horiengatik sortu zen nagusiki " adierazi du Ana del Valek, Kultura eta Kiroleko foru diputatu eta Gazteriaren Foru Erakundeko lehendakariak.
Egoera horren aurrean, Gazteriaren Foru Erakundeak, jarraitu du Del Valek, "beharrezkotzat jotzen du gazteen emantzipaziorako eta parte hartzerako politika publikoak garatzea, lurralde ikuspegiarekin, landa ingurunean bizi diren Arabako gazteei zuzenduak, programa berri honen helburuen harira ekintza zehatzagoak abiaraziz".
Horretarako, hauek ere Del Valen hitzak, ezinbestekoa da "lehenik eta behin, Arabako gazteek beren bizitzako esparru guztietan dituzten beharrak eta interesak identifikatzea, eta, ondoren, eskumenetan oinarrituta, lurraldearen dinamizazio sozialean eragiteaz gain, emantzipazio prozesuan laguntzera bideratutako ekintzak sortzea".
Programaren helburuak
Hauek dira programaren helburu zehatzak:
-
Arabako gazteen errealitatea, interesak eta beharrak jakitea.
-
Hezkuntza eta lan orientazio pertsonalizatua eskaintzea, jasotako beharren eta interesen arabera.
-
Dagoeneko badiren gazte ekimen, programa eta zerbitzuen berri ematea eta jakinaraztea.
-
Garapen pertsonal edo komunitariorako gazteentzako proiektuak bideratzea eta laguntzea. Proiektu horiei balioa ematea, haien berri emanez eta sustatuz.
-
Gazteen parte hartzea sustatzea
Programa garatzea
Programa hori kudeatzeak berekin ekarri du enpresa animatzaile soziokultural bat kontratatzea (Alaiki Zerbitzu Gizakulturalak SL), Gazteriaren Foru Erakundearen esanetara, programa garatzen laguntzeko.
Programak urtebete iraungo du, eta hiru zatitan banatuko da:
-
Hasiera zatia, prestakuntza: enpresaren eta Gazteriaren Foru Erakundearen artean (izan da dagoeneko)
-
Analisi zatia horrek berekin ekarriko du politika horien garapenean inplikatutako lurraldeko eragile guztiekin harremanetan jartzea, bai eta tokian bertan ere, errealitatearen diagnostikoa egiteko eta ekintza-plan bat egiteko (orain ekingo zaio zati horri).
-
Zati estrategikoa: Ekintza Planaren garapena (aurreikusitako hasiera-data)
Ekintza nabarmenak
Hona hemen programak, bere garapenean, biltzen dituen ekintza nabarmenak:
-
Elkarrizketak egitea gazteekin harreman zuzena duten pertsonei, bai eta gazte jendeari eta gazte taldeei ere, egungo errealitatearen eta beharren berri jakiteko. Egoeraren diagnostikoa eta ekintza plana egitea.
-
Gazte intereseko informazioa partekatzeko sare sozial bat sortzea.
-
Gazteek parte har dezaten egitura bat eratzea.
-
Ikasgela birtual bat sortzea, informazio zalantzak e-mailez, WhatsApp bidez, telefonoz edo mezu zuzenez argitze aldera laguntza eta orientazioa emateko.
-
Orientaziorako online gida bat sortzea, "GIDATU" izenekoa, emantzipazioarekin, lana bilatzearekin eta abarrekin lotutako galdera eta zalantza ohikoenei erantzuteko.
Informazio gehiago hemen: @lurrikaraba y en https://gazteria.araba.eus/es/.

