Kultura | 2026 04 21

"Euskal Eskultura Gaur II" liburua bihar, asteazkena, apirilak 22, aurkeztuko da Ignacio Aldecoa Kultura Etxean

Euskal Eskultoreen erakusketa maiatzaren 30era arte egongo da zabalik Kultura Etxean

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 21a. Apirilaren 22an, 19:00etan, "Euskal Eskultura Gaur II" liburuaren bigarren zatiaren aurkezpena egingo da Kultura Etxean. Liburu horrek euskal eskultura garaikidearen aberastasun artistikoa jasotzen du, eta Euskal Herri osoko eskultoreen lanari ikusgarritasuna ematen dio. 

Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuak nabarmendu duenez, "euskal eskultura garaikideak gure artisten sormena, nortasuna eta talentua islatzen ditu.  Hau bezalako proiektuek gure eskultoreen lana herritarrengana hurbiltzen dute, gainera  kulturarekin eta irakurketarekin lotzen dute, eta Araban eta Euskal Herri osoan artea sustatzeko dugun konpromisoaren erakusgarri dira".

Eskuahaldunak erakundeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin bultzatutako kultura proiektu honek euskal artisten bilakaerari eta sormenari buruzko begirada sakona eskaintzen du, bai eta lurraldeko kultura ondarearen lekukotza ere.

Foru Diputatuak berretsi egin du kulturarekin eta arte garaikidearen sustapenarekin duen konpromisoa, "bertoko talentua herritarrengana hurbiltzen duten eta gure ondare artistikoa babesten laguntzen duten ekimenak babestuz».

Gainera, Ignacio Aldecoa Kultura Etxea arte garaikidearen topagune bihurtu da Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatutako "Euskal Eskultura Gaur" erakusketa kolektiboarekin. Erakusketa hori zabalik dago iada eta maiatzaren 30era arte bisitatu ahal da.

Erakusketa honek ibilbide berritzailea proposatzen du euskal eskultura garaikidean zehar: piezak liburutegiko espazio guztietan banatu dira eta irakurtzeko lekuak literaturaren eta eskulturaren arteko solasaldi bihurtu dira.  Erakusketak euskal artisten sormena eta aniztasunera hurbiltzeko aukera ematen du, haien lanetik sortzen den narratiba kulturala aztertuz eta publikoari esperientzia ez-konbentzionala eskainiz.

Erakusketan honako eskultore hauek hartzen dute parte:  Porrilló, Agusín Tife, Koké Ardaiz, Maite Canto, Héctor Luna, Gorka Hierro, Félix Alangua, Javier Brizuela, Txaro Marañón, Guillermo Olmo, Javier Pérez Fabo, Belén Urutxurtu, Joserra Etxeandia, Javier Duque Mendieta, Mari Santos Horcajada, Inés González de Zárate, Roberto Rodríguez Simón, Iñaki de Aguirre Álv. de Arcaya, Nery A. Pradenas Olavarría, Javier Villarroel Seoane, Ana Martínez de Eulate, Arantxa Arratibel, Carmen Gancedo, Marian Irigoyen, Paco San Miguel, Blanca Sagasti, Javier Gustrán, Koro Martínez, Uxer Beristain, Rafa Cantera, Maribel Tena, David Abajo, Michel Ruiz, José Cos eta Pelex Ube.

Erakusketa astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 13:30era izango da ikusgai. 
 

Kultura Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi