Foru Aldundia | 2026 10 02

‘Foru Plaza / Plaza de los Fueros’ liburuak espazio honen historia, artea eta arkitektura biltzen ditu lehen aldiz argitalpen monografiko bakar batean

Liburuaren aurkezpenarekin batera, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak Foru Plazaren 50. urteurrena dela-eta egiten duen erakusketa eta azarora arte luzatuko den jarduera programa bat ere antolatu dira.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 2a. Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak "Foru Plaza/Plaza de los Fueros" liburua aurkeztuko du urriaren 5ean astelehena. Argitalpen horrek historia, dimentsio artistiko eta arkitektonikoa eta herritarrek Gasteizko hiri espazio berezienetako horrekin duten harremana jorratzen ditu lehen aldiz, monografikoki. 

Liburu hau Foruen Plazaren esanguran sakontzea helburu duen argitalpen proiektu honen aitzindari izan zen Patricia Alvarez de Arkaia, Angel Cordeo eta Montx Alkortaren ekimenetik sortu da eta Gasteizko paisaiaren eta eguneroko bizitzaren parte den obra bat hobeto ezagutzen laguntzeko.     

Argitalpenak artearen, arkitekturaren eta ondarearen arloarekin lotutako espezialisten eta pertsonen testuak eta ekarpenak biltzen ditu, hala nola Pedro Txillida, Kosme de Barañano, Jon Wood, Mario Sangalli, Gilen Txintxurreta, Peter Murray, Miren Vadillo, Daniel Castillejo eta José Antonio Abásolo.  

Liburuak plazaren sorrerako testuinguru historiko eta soziala, Eduardo Chillidak eta Luis Peña Gancheguiren sormen prozesua, esku-hartze artistiko eta arkitektoniko gisa duen dimentsioa eta espazio hori hiriko eguneroko bizitzan txertatzeko modua jorratzen ditu. 


Plazaren jatorria eta esanahia berreskuratzen dituen erakusketa

Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak irailaren 10az geroztik Foru Plazaren sorreraren 50. urteurrena dela-eta jendearentzat irekita duen erakusketaren barruan aurkeztu da liburua. 

Erakusketak espazio honen jatorria, esanahia eta bilakaera ezagutzeko ibilbidea proposatzen du. Izan ere, 1976an herritarren topagune gisa sortu zen, artea, arkitektura eta espazio publikoa uztartzen dituen gune berezi gisa. Erakusketak Chillida eta Peña Gancheguiren lana aldarrikatzen du, arte publiko garaikidearen erreferente gisa eta herritarren ondare komunaren parte gisa.

Patricia Alvarez de Arkaiak eta Montx Alkortak komisariatutako erakusketaren erakargarritasun nagusietako bat plaza sortzearekin lotutako hainbat pieza eta material —lehen aldiz gela bakar batean— biltzea da. Haien artean, honako hauek daude: Eduardo Chillidaren Gasteiz alabastroa, Bilboko Arte Ederren Museoak lagatakoa; eskultoreak egindako plazaren sei zirriborro eta maketa bat, Chillida Lekutik etorriak; eta Chillidaren Gasteiz grabatua, Artium Museoak lagatakoa.  

Material horik plazaren sorkuntza prozesura hainbat ikuspegitatik hurbiltzeko aukera ematen du, eta agerian uzten du Chillidaren eskultura lanaren eta Peña Gancheguiren arkitektura ikuskeraren arteko lotura estua.

Erakusketa eta argitalpena ahalbidetzeko, funtsezkoa izan da hainbat erakunde eta entitateren laguntza. Erakusketari dagokionez, honako hauek parte hartu dute: Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Peña Ganchegui Fundazioa, Chillida Belzunce Fundazioa - Chillida Leku, COAVN/A, Arkabia eta Ignacio Aldecoa Kultura Etxea / Arabako Foru Aldundia

Liburuak, bestalde, honako hauen laguntza du: Peña Ganchegui Fundazioarena, Chillida Belzunce – Chillida Leku Fundazioarena, Arabako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren Kabinetearena eta Gasteizko Udaleko Alkatetza Kabinetearena, bai eta argitalpenean parte hartu duten hainbat egile eta laguntzailerena ere. 


Foru Plazan sakontzeko jarduera programa

Proiektua jarduera paraleloen programa batekin osatzen da, plaza ikuspegi desberdinetatik jorratzeko aukera emango duena eta datozen asteetan garatuko dena.

Urriaren 5ean, 19:30ean, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak "Foru Plaza/Plaza de los Fueros" liburuaren aurkezpen publikoa egingo du, eta bertan parte hartuko dute José Antonio Abásolok, Mikel Chillidak eta Rocío Peñak, Patricia Álvarez de Arkaia eta Montx Alkortarekin batera.    Ekitaldia Jabo H. Pizarrosok  moderatuko du.  Argitalpena egun horretan bertan jarriko da salgai.

Urriaren 13an, 19:00etan, Arkabian Foru Plazari buruzko hiru dokumental emango dira, "Araba Mugimenduan" zikloaren barruan.    Patricia Álvarez de Arkaia, Ángel Cordero eta Montx Alkortak parte hartuko dute; Enrique Uriarte izango da moderatzailea eta Garbiñe Ortega aurkezlea.

Urriaren 22an, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak plazaren arkitektura eta hirigintza alderdiei buruzko hitzaldi bat eskainiko du, "Foru Plaza: artea eta ESPAZIOA. Arkitekturari eta hirigintzari buruzko elkarrizketa" izenburupean". Mario Sangalli, Rocío Peña eta Gilen Txintxurretak hartuko dute parte, eta Javier Bárcena izango da moderatzailea.  

Azkenik, azaroaren 2an, 19:00etan, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak plazaren alderdi artistikoei buruzko hitzaldia emango du, "Foru plaza: ARTEA eta espazioa. Arteari buruzko elkarrizketa" izenekoa, Mikel Chillida, Miren Vadillo eta Daniel Castillejoren parte hartzearekin. 

Erakusketa hau azaroaren 7tik aurrera ikusi ahal izango da, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.
 

Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi