Foru Aldundia | 2026 11 17

VIII. Zaramaga Elite Pilota Txapelketa azaroaren 19an eta 26an jokatuko da

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 17a. Datozen ostegunetan, azaroaren 19an eta 26an, Zaramaga auzoko frontoian, bikoteen eskupilotako Elite Txapelketa egingo da. Txapelketak klub ezberdinetako zortzi pilotari bilduko ditu, Zaramagako Txapelketa Sozialaren azken bi edizioetan nabarmendu direnak.

Txapelketaren zortzigarren edizioa azaroaren 19an (osteguna) izango da, eta finalerdia, berriz, 26an (osteguna). Bi jaialdiak 18:15ean hasiko dira, lehiaketa nagusiaren aurretik, Zaramaga Pilota Klubeko pilotarien arteko adiskidetasunezko partidak jokatuz.

Txapelketa 2018an ospatu zen lehen aldiz. Txapeldunen Txapelketa deitu zen orduan eta 2007tik aurrera udazkenero ospatzen zen Eugenio Rafael Memorialaren jarraipena izan zen. 2025etik aurrera, elkarte antolatzaileak Zaramagako Txapelketa Sozialaren azken bi edizioetako finalistak parte hartzera gonbidatzen ditu. Txapelketa hori otsailetik ekainera bitartean egiten da, eta klubaren urteko hitzordu nagusietako bat da.

Txapelketa honek ondo erakusten du pilotazale tradizioa bizirik eustea lortzen bada kluben lanari eta urte osoan zehar beren jardueretan laguntzen dutenen inplikazioari esker dela. Maila oneko pilotariak biltzeaz gain, aukera bat da pilota herritarrengana hurbiltzen jarraitzeko eta kirolaren eta auzoko bizitzaren arteko lotura indartzeko, adierazi du Juan José Rojo Arabako Foru Aldundiko Kirol zuzendariak.

Zaramagako bizilagunek eta pilotazaleek partida handiez osatutako lehia handi batez eta bikote modalitateko aditu onenez gozatu ahal izango dute beste urte batez. Hori guztia posible egin du Zaramaga Pilota Klubaren antolaketak, zeinak, zortzigarren edizio honekin, pilota sustatzeko eta auzoa dinamizatzeko konpromisoa beste behin ere erakusten baitu, txapelketa sorrarazi zuen memorialaren espirituari bizirik eusten dion maila handiko txapelketaren honen bidez, azaldu du Ana López de Uralde Kiroleko zinegotziak.

Aurrelarien artean, honako hauek daude: Hegoi Txoperena (Aurrera klubekoa), 2025eko txapelduna; Aimar Okamika (Lea Ibarra klubekoa), edizio bereko txapeldunordea; Víctor Esteban (Ezcaray klubekoa), 2026ko txapelduna; eta Oier Zabaleta (Oiarpe klubekoa), aurtengo txapeldunordea.        

Atzelari gisa, berriz, honakoak arituko dira: Jonpa Okiñena (Buruzgain klubekoa), 2025eko finalerdikora iritsi zena eta edizio horretako Aitor Alduntzin txapeldunaren ordez parte hartuko duena; Endika Uriondo (Lea Ibarra klubekoa), 2025eko txapeldunordea; Javier Altuzarra (Ezcaray klubekoa), 2026ko txapelduna, eta Mikel Leonet (Oiarpe klubekoa), aurtengo txapeldunordea.         Bikoteak zozketa bidez egingo dira.

Zortzigarren edizio honen bidez, Zaramaga Pilota Klubak jarraipena emango dio goi mailako lehiaketa eta eskuzko pilotaren sustapena uztartzen dituen hitzorduari, eta Eugenio Rafael Memorialaren ibilbidea gordeko du eta auzoko kirol jarduerarekiko lotura mantenduko du.

Gainera, klubak dagoeneko prestaketa lanetan dihardu Zaramagako Txapelketa Sozialaren 52. ediziora begira, 2027ko urtarrilaren erdialdean hasiko da-eta.

Foru Aldundia Kirola

Prentsa oharra

Jaitsi