Aiaraldeko erakundeak eta eragileak bildu dira eskualdean epe ertain eta luzera martxan jarri beharreko jarduera estrategikoetan lan egiteko - arabapress
Aiaraldeko erakundeak eta eragileak bildu dira eskualdean epe ertain eta luzera martxan jarri beharreko jarduera estrategikoetan lan egiteko
Parte-hartze prozesu bat da, Berehalako Jarduera Planarekin batera gauzatuko dena

Vitoria-Gasteizen, 2022ko apirilaren 8an. Laudioko Lamuzako kasinoan workshop bat egin zen atzo Aiaraldea eskualdeko erakundeetako ordezkarien eta eragileen artean, Aiaraldeko Plan Estrategikoaren diseinuan lan egiteko. Proiektu horrek eskualdea eraldatzeko eta suspertzeko epe ertain eta luzerako jarduera estrategikoak bilduko ditu.
Eusko Jaurlaritzaren proiektuaren bigarren fasea da, eskualde behartsuetan edo lehentasunezko jarduketa-eremuetan trakzio-proiektuak abian jartzeko, eta Arabako Foru Aldundiak oso modu garrantzitsuan laguntzen du.
Duela bi aste aurkeztu ziren lehen neurriak, Berehalako Jarduera Planaren bidez gauzatuko direnak, eta neurri horiek ezartzen diren bitartean, inplikatutako erakunde guztien ikuspegia jasotzeko prozesu parte-hartzailea garatuko da. Aste honetan egindako lehen bilera Ekonomia Suspertzeko eta Industria Dinamizatzeko 1. Ardatzarekin lotuta egon zen.
Gaikako edukia duten 3 mahairen inguruan lan egin da, honako hauei lotutako sektoreetako agenteekin:
1) Industria, Berrikuntza eta ekintzailetza
2) Turismo-baliabideen eskaintza integratua garatzea
3) Nekazaritzako elikagaien sektorea dibertsifikatzea eta garatzea eskualdean
Honako gai hauen inguruan eztabaidatu zen:
1) Aiaraldeko Plan Estrategikoaren sarrera
2) Eskualdearen egoera orokorra 3 eremuen inguruan
3) Talde-gogoeta (mahai bakoitzean, eremu bakoitzaren inguruan):
A. Eskualdearen ikuspegia 2025 eta 2030ean
B. Lehentasunezko erronkak
C. Garatu beharreko funtsezko ekintzak
4) Ondorioak eta bateratze-lana

