| 2023 12 18

Iruña-Veleiak newsletter ofizial bat izango du

Komunikazio Planaren helburuen barruan, aztarnategiaren ikuspegi bakarra eta esklusiboa eman nahi da eta aztarnategiko berrikuntzen eta hobekuntzen berri eman, bisitari leialak lortzeko mekanismo gisa

Gasteiz, 2023ko abenduaren 18a.  Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, Museo eta Arkeologia Zerbitzuak zehazki, Iruña-Veleiaren newsletter ofiziala jarri du abian, aztarnategiaren komunikazio planean ezarritako erronkak betez.

Aztarnategiaren ikuspegi bakarra eta esklusiboa emateko diseinatu da, bai eta hainbat alderdirekin lotutako azken berritasunak emateko ere, hala nola ikerketen aurrerapenak, aztarnategiaren hobekuntzak, interpretazio baliabideak, bisita programak edo bisitarien leialtasuna lortzeko antolatzen diren jarduerak.

            Izena emateko formulario labur bat bete behar da. 

Newsletterra "Iruña-Veleiako gida arkeologikoa" aurkeztu eta bi astera iritsi da. Gida horren bidez, aztarnategiari buruz publiko guztientzat dagoen ezagutza guztia zabaldu nahi da, bai eta hiri erromatarren identitate korporatibo berria ere, "Iruña-Veleia biziberritzeko eta garatzeko 2022-2025 proiektua"ren barruan.

"Kalitatezko jauzi bat egiteko konpromisoa hartu genuen, datozen urteetan lekua ondare historiko-arkeologikoa ikertzeko eta kontserbatzeko praktiken laborategi eta aztarnategi eskola bihurtzeko, hiri erromatarrarentzat garai berri bat irekiz, Arabako proiekzio elementu garrantzitsuenetako bat izan dadin, eta jarduketa hauek, gida, erakunde nortasuna, newsletterra eta komunikazio plana, horren parte dira", amaitu du Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak.

Prentsa oharra

Jaitsi