Kultura | 2026 05 21

"Arabako Plazetan" programaren 7. edizioak 41 emanaldi programatu ditu lurralde osoan zehar

Kaleko arteen zirkuitu horrek 29 konpainia biltzen ditu, 13 Arabakoak, maiatzaren amaieratik urrira arte

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 21a. Prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur "Arabako Plazetan" Arabako Kale Arteen Zirkuituaren 2026ko edizioa, zazpigarrena, 41 antzerki, pailazo, dantza eta zirku ikuskizun programatuta. Edizio honetan 28 konpainiak hartuko dute parte, horietako 13 arabarrak, eta maiatzaren amaieratik urrira bitartean jardungo dute lurraldeko zenbait herritan.

Aurkezpenean Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Marta Álvarez Artekaleko idazkari teknikoak eta Idoia Ayestarán Panta Rhei antzerki konpainiako kideek parte hartu dute. 

Ana del Val Kultura eta Kiroleko diputatuaren iritziz, "programa honek gure lurraldean arte eszenikoak hedatzeko zutabe izaten jarraitzen du, antzerkia, zirkua, dantza eta clown Arabako herri guztietara hurbiltzen dituen ibilbide kultural bat finkatuz. Gainera, erakusketa aukera berriak eskaintzen dizkie gure tokiko konpainiei, sorkuntza artistikoa eta herritarren parte hartzea indartuz".

Zirkuitua maiatzaren 29an hasiko da, Ozaetan, eta ekainean eta uztailean jarraituko du Lapuebla de Labarcan, Oyón-Oionen, Trespuentesen, Izarran, Gesaltza Añanan, Elciegon, Eskuernagan, Laguardian eta beste herri batzuetan. Urrian amaituko da, Legution programatutako ikuskizunekin.

Edizio honetan, EKO – Pyrénées de Cirque Europako proiektuaren esparruan bost ikustaldi sartzen dira. Proiektu horren helburua mugaz gaindiko zirkuko aktoreen gaitasunak eta konpetentziak garatzea da, prestakuntza, sorkuntza eta esperimentazioa ikuspegi ekologikoarekin konbinatuz. Emanaldi horiei esker, jendeak proposamen berritzaileez gozatu ahal izango du zirkuaren eremuan.

Era berean, "Arabako Plazetan" "Públicos Open Kale" programan sartzen da, Open Kale sareko kide baita, eta bitartekaritza esperientziak eskaintzen ditu antzezpen batzuen amaieran, non publikoak artistekin hitz egin eta bere feedbacka partekatu baitezake.

Azpimarratu behar da, Umore Azokan berriki estreinatu diren Arabako proposamenen artean, epaimahaiak Kankarro eta Bitsa konpainien sorkuntzei eman diela balioa bereziki. Lehenengoa Kultura Sailak babestu du, EKO – Zirkuko Pirinioak Europako programaren barruko beka baten bidez. Programa horrek sorkuntza eta berrikuntza sustatzen ditu zirku eremuan. Bestalde, Bitsa, Haritik tiraka ikuskizunarekin, Kaldearte 2026rako hautatutako proposamenen katalogoaren parte da, eta, horrela, lurraldeko kultura programazioan duen presentzia sendotzen du.

Hauek dira edizio honetan parte hartuko duten Arabako 13 konpainiak: Ameztu Antzerkia, Bapatean Zirko, El Mono Habitado, Ortzi Acosta, Pikor Teatro, Piszifaktoria Ideien Laborategia, Panta Rhei, TwoMuch Circus, Zanguango Teatro, Koilara Teatro, Araka escénica, Dramagia espectáculos, Zurrunka Teatro eta Kankarro.

 

Parte hartzen duten udalak:

Agurain, Alegría-Dulantzi, Añana, Armiñón, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Aiara, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Elciego, Erriberabeitia, Erriberagoitia, Harana, Iruña Oka, Kuartango, Bastida, Lagrán, Laguardia, Lantziego, Lantarón, Lapuebla de Labarca, Laudio, Legutio, Leza, Okondo, Oyón-Oion, Peñacerrada-Urizaharra, Trebiñu, Urkabustaiz, Gaubea, Eskuernaga, Iekora, Zambrana, Zigoitia eta Zuia.

 

Argibide gehiago:

Arabako plazetan – Arte eszenikoen zirkuitua Araban zehar – web.kulturaraba.eus


 

Kultura Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi

Diptikoa

Jaitsi