Parke naturalen jarduera agenda apirilean hasi da, Araian zine forum bat eginez - arabapress
Parke naturalen jarduera agenda apirilean hasi da, Araian zine forum bat eginez
Agendak, zinema saioez gain, gaueko bisita gidatuak, herritarrek parte hartzeko ekintzak edo adingabe eta familientzako lantegiak barne hartzen ditu

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilak 5. Arabako Foru Aldundiak jarduera agenda bat diseinatu du lurraldeko parke naturaletarako, eta, bi urteko epean lehenengoz, barnealdeko jarduerak eta edukiera handiagoa jaso ditu.
Apirileko ostiral, larunbat eta igandeetan, parke naturalek 2022ko jarduera agenda abiatuko dute, neguko ohiko geldialdiaren ondoren. Proposamenak barnean hartzen ditu barnealdeko jarduerak, hala nola dokumentala Araiako Andra Mari Aretoan eta Valderejoko eta Gorbeiako parketxeetan proiektatzea. Maiatzean proiekzioa egingo da Izkin.
“Natura Bizia” Euskadiko eta Nafarroako biodibertsitate izugarria erakusten duen ekoizpen dokumental handia da, eta, besteak beste, Arabako Foru Aldundiak kofinantzatzen du.
Pirinioei eta euskal mendiei buruzko ikus-entzunezkoa da: kareharrizko mendigune bereziak, itsaso amaigabea, magiaz betetako basoak, ibai misteriotsuak eta estepa erdi basatiak erakusten ditu; bai eta bizipen ahaztezinak planetako zetazeo handienekin, hartz arrearekin edo Europako tximeleta ederrenaren metamorfosiarekin ere, bertaratzen den jendearentzat gozagarri izango direnak.
Araian, filmaren ondoren, ekoizpen taldearekin solasaldi bat egingo da, eta Lexeia Larrañaga zuzendari gaztea ere bertan izango da, zeina erreferente bat baita beren karrera ikus-entzunezkoen mundura zuzendu nahi duten emakumezkoentzat.
Kontserbazio ekintzetan parte hartu nahi dutenentzako jarduerekin osatzen dira proposamenak. Diseinatutako ekimenetako batek tximeleta oasia sortzen lagundu nahi du, hau da, tximeletei eta beste polinizatzaile batzuei laguntzeko elkarlaneko lursail bat.
Bisita gidatuak interes bereziko proposamenak dira, eta udaberri honetarako hainbat aurreikusi dira. Haietako bat Zirauntza ibaiaren bidez Ajuria fabrika zaharraren industria ondarea ezagutu ahal izatea da, eta beste bat, berriz, Gorbeiako parke naturalera gaueko irteerak eginez, anfibioak entzun ahal izatea.
Aquila a-LIFE proiektuaren barruan, txotxongiloen lantegi batek aukera emango die haurrei Bonelli arranoaren biologiaren eta problematikaren alderdiei buruzko ikaskuntzara hurbiltzeko. Jarduera honetan gidoi bat ere egingo dute txotxongiloak protagonista dituen antzezlan bat eszenaratzeko. Parte hartzaileek sortuko dituzten txotxongiloak.
Jarduera guztiak doakoak dira, eta aurretik parke natural bakoitzaren web orrian eman behar da izena.
Bisitaldia hasi baino 48 ordu lehenago egin behar dira izen-emateak. Ondoren, erreserba egin duenak baieztapen mezu elektroniko bat jasoko du, jardueraren ezaugarriak eta segurtasun arauak azaltzen dituena. Familia unitateko bost pertsona ere joan ahal izango dira, eta maskara eraman beharko dute, eta erabili egin beharko dute distantzia soziala ezinezkoa bada.
Ingurumen heziketako jardueretarako informazioa eta izen-emateak:
-
Valderejo: valderejoparkea.eus
-
Gorbeia: gorbeiaparkea.eus
-
Izki: izkiparkea.eus
-
Aizkorri-Aratz: aizkorriaratzparkea.eus

