Foru Aldundia | 2022 10 05

Kultur Etxeak “Uharte baten memoriak. Tomás Gutiérrez Alea” zinema zikloa antolatu du

Lau film izango dira, urrian bi eta azaroan bi. Film bakoitza ikustean, hasierako aurkezpen bat eta ondorengo solasaldi bat egingo dira

Gasteiz, 2022ko urriaren 5a. Tomas Gutiérrez Alea Kubako zinema zuzendariaren heriotzaren 25. urteurrena bete zen, 2021ean. Urteurren hori aprobetxatuz, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak “Uharte baten memoriak. Tomás Gutiérrez Alea –Titón–” zinema zikloa antolatu du, eta bere lau filmak proiektatuko dira.

Jabo Pizarrosok koordinatuta, urrian bi film izango dira eta azaroan beste bi. Film bakoitza ikustean, hasierako aurkezpen bat eta ondorengo solasaldi bat egingo dira, parte hartzaileen artean. Guztiak 18:15ean, sarrera librearekin, edukiera osatu arte.

Zehazki:

  • Urriak 14 - Muerte de un burócrata

  • Urriak 21 - Memorias del subdesarrollo

  • Azaroak 4 - Fresa y chocolate

  • Azaroak 11 - Guantanamera.

Zikloa Jabo Pizarrosok koordinatuko du.

Foru Aldundia Kultura

Ana del Valen adierazpenak

Prentsa oharra

Jaitsi