Kultur Etxeak lehenengo " Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia" antolatu du - prentsa
Kultur Etxeak lehenengo " Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia" antolatu du
Iban Zaldua idazleak zuzenduko du, eta Arabako hiriburuan egingo da martxoaren 13tik 16ra
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea izango da programaren egoitza nagusia, eta literaturan eta irakurketan interesa duen edonori zuzendutako tailerrak, hitzaldiak eta irakurketak eskainiko ditu
Eloy Tizón, Isaac Rosa, Tina Vallés, Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Ana Malagon, Aixa de la Cruz, Joseba Sarrionaindia, Pedro Ugarte, Mariasun Landa eta Benizze dira hitzorduan parte hartuko duten sortzaileak Nagore Fernandez-Zabala, Mari Jose Olaziregi eta Irati Majuelo akademikoek osatzen dute programa.


Gasteiz, 2024ko otsailaren 14a Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak "Aldecoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia" izenekoaren lehen edizioa antolatu du. Jaialdi hori martxoaren 13tik 16ra bitartean egingo da, eta lurraldean dagoen potentziala aprobetxatu nahi du, Araba "ipuinaren erreferente bihurtzeko, jadanik dena baino gehiago".
Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuak eta Iban Zaldua idazle eta jaialdiaren zuzendariak aurkeztu dute prentsaurrekoan gaur.
Programa, nagusiki, Arabako Kultura Etxean gauzatuko da, baina ez bakarrik (Arabako Unibertsitate Campusera ere zabalduko da), eta literaturan eta irakurketan interesa duen edonori zuzendutako tailerrak, hitzaldiak eta irakurketak eskainiko ditu.
"Ipuina, literatura genero gisa, inoiz baino biziago dago: argitaletxe gehienek beren katalogoetan eskaintzen dituzte, irakurleek generoarekiko duten zaletasuna adierazten dute, egileek ez diote inoiz ipuinak lantzeari utzi, eta Euskadi, gainera, potentzia bat da ipuingintzaren arloan. Hori guztia eta Aldecoaren aitzindari lanari eta geroagoko autore askoren lanari esker lurraldean ipuinaren arloan dugun potentziala ezinbesteko osagai izan dira jaialdi honen aldeko apustua egiteko. Izan ere, jaialdi hau jarraitzeko asmoarekin jaio da, eta urteroko kultura hitzordu sendotuetako bat izateko asmoarekin, Del Valek adierazi duenez.
Horrez gain, horren guztiaren jakitun izanik, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak Aldecoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia sortu du. Arabako Foru Aldundiak bultzatutako proiektua da, literaturaren eta liburuaren inguruko proposamen berezi bat eskaini nahi diena Gasteizko, lurralde historikoko eta aldameneko lurraldeetako herritarrei, Arabako hiriburua ipuin literarioaren nazioko eta nazioarteko erreferente bihur dadin.
Era berean, euskaraz eta euskaratik sortutako ekimen honek euskal ipuin literarioaren sorkuntza nabarmendu nahi du.
"Aldecoa jaialdiaren helburua, azken batean, nazioarteko kontakizun laburraren eremuko izen ospetsuak Arabara erakartzea da, genero literarioaren izaera unibertsala azpimarratzeko eta haren sorkuntzaren hedapena bultzatzeko, bai euskaraz, bai gaztelaniaz" adierazi du foru arduradunak.
Eloy Tizón, Isaac Rosa, Tina Vallés, Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Ana Malagon, Aixa de la Cruz, Joseba Sarrionaindia, Pedro Ugarte, Mariasun Landa eta Benizze dira hitzorduan parte hartuko duten sortzaileak. Nagore Fernandez-Zabala, Mari Jose Olaziregi eta Irati Majuelo akademikoek osatzen dute programa.
Jardueretan parte hartzea doakoa izango da. Aurretik izena eman behar da, webgune honen bidez: aldecoafestibala.araba.eus
Parte hartzaileei edo jaialdiko zuzendariari elkarrizketa eskatzeko e-maila honako hau da: iintxausti@teklak.eus (Irene)
PROGRAMA
Martxoak 13, asteazkena
11:00, Unibertsitate pabilioia
Nagore Fernandez, Marijo Olaziregi, Irati Majuelo
Solasaldia: “Euskal ipuingintza: genero nagusia, ala bazterreko praktika literarioa?”
Euskaraz
Kritikarien arteko topaketa horrek euskal ipuinaren duela gutxiko historiara hurbiltzeaz gain generoaren egungo egoerari buruzko gakoak emango dizkigu.
Martxoaren 14a, osteguna
19:00, Kultura Etxea
Aixa de la Cruz, Isaac Rosa
Hitzaldia: “Novela vs. Cuento: ¿cuál es, verdaderamente, el género mayor?”
Gazteleraz
Bi literatura genero horietan aritzen diren bi autore horiek egungo egoeran bien artean dauden aldeei buruz jardungo dute.
21:00, Kultura Etxea
Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Joseba Sarrionandia, Benizze
Ipuin irakurketa
Euskaraz
Euskal ipuin garaikidearen hiru egile belaunaldi bilduko dira beren lanen zati batzuk partekatzeko, Benizzeren musikarekin lagunduta.
Martxoak 15, ostirala
19:00, Kultura Etxea
Ana Malagon, Tina Vallès, Pedro Ugarte
Solasaldia: “Por qué somos cuentistas”
Gaztelaniaz
Hizkuntza desberdina baina hizkuntza literario komuna (ipuinarena) duten hiru idazlek genero honekiko duten grinaren arrazoiak azalduko dizkigute.
Martxoaren 16a, larunbata
10:00 – 13:00, Kultura Etxea
Mariasun Landa
Ipuinaren inguruko tailer literarioa
Euskaraz
Mariasun Landa idazle ezagun eta sarituak urte asko daramatza mota guztietako tailer literarioak zuzentzen, eta gako batzuk eskainiko dizkie ipuinaren munduan interesa duten idazle arituei eta idazle berriei .
18:00, Kultura Etxea
Eloy Tizón
Amaierako solasaldia: "El susurro del cuento"
Gaztelaniaz
Ipuin hispanoamerikarraren idazle ospetsuenetako honek generoaren bilakaerari buruz egin dituen azken gogoetak eskainiko dizkigu.