Kultur Etxeak bat egin du Wikimedia Españaren # 1Lib1Ref kanpainarekin - prentsa
Kultur Etxeak bat egin du Wikimedia Españaren # 1Lib1Ref kanpainarekin
- Kanpainaren helburua da liburutegi, artxibo eta dokumentazio zentroen komunitateak Wikipediako datuen egiaztapenean parte hartzea
- Kultura Etxeak hiru saioko barne prestakuntza antolatu du, 2023ko urtarrilean eta otsailean, etorkizunean Wikipedia editatzeko erabiltzaileentzako tailerrak programatzeko asmoz

Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 13a. #1Lib1Ref kanpainak berriro gonbidatu du liburutegien, artxiboen eta dokumentazio zentroen komunitatea Wikipedian datuak egiaztatzen laguntzera, urtarrilaren 15etik otsailaren 5era eta maiatzaren 15etik ekainaren 5era. Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak bat egin du kanpainarekin, eta hiru saioko prestakuntza antolatu du 2023ko urtarrilean eta otsailean.
Prestakuntza horren helburua liburutegiko langileak Wikipediako edizioaren gakoetan gaitzea da, etorkizunean Wikipediari buruzko edizio tailer bat modu egonkorrean programatu ahal izateko. Tailer hori erabiltzaileentzat izango litzateke, zeinak liburutegian bilduko bailirateke aldizka, Arabarekin lotutako edukiak hobetzen, sortzen eta itzultzen laguntzeko, eta, horretarako, bertako ataleko materialak eta beste material batzuk izango lituzkete eskura, paperean nahiz formatu digitalean.
Argibide gehiago, hemen: https://www.wikimedia.es/2023/01/07/1lib1ref-enero-febrero-2023/