Nekazaritza | 2022 10 13

Gaztainak hartuko du protagonismoa asteburu honetan Apilaizen

Gaztaina Jaiaren III. edizioak produktu hau hobeto ezagutzeko aukera emango du, bere zaporeaz eta Arabako Mendialdeko paraje ikusgarriaz gozatzeaz gain

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 13a.  Apilaizek Gaztaina Jaiaren III. edizioa hartuko du asteburu honetan. Pandemiaren ondoren, produktu hori eta hura aurki daitekeen Arabako Mendialdea ezagutarazteko hitzordua izango da.

Jaia gaur goizean aurkeztu da Arabako Foru Aldundian. Bertan, Nekazaritzako zuzendari Asun Quintanak, Arabako Mendialdeko Kuadrillako presidente Anartz Gorrotxategik eta Apilaizko Administrazio Batzarreko presidente Sergio Martinez de Rituertok azokaren bi jardunaldiak aletu dituzte.

Asteburu honetan, paisaia zoragarri batez, jarduera osasungarri batez eta, batez ere, tokiko produktu handi batez gozatu nahi duten pertsona guztiek Apilaizen dute hitzordua. Izan ere, Arabako Foru Aldundiak inplikazio bikoitza du azoka honekin, Asun Quintanak azaldu duenez. “Alde batetik, Biziberritzen proiektuaren bidez, eskualdeko eragile eta erakundeen arteko hausnarketa bateratuaren ondoren, eskualde horretako bizi-kalitatea hobetzen eta landa-gune txikietan gertatzen ari den despopulazioaren aurka borrokatzen lagundu duten hainbat jarduera taxutzeko balio izan zuena”.

Proposamenetako bat udazkeneko urtaro-merkatua bultzatzea zen, eta, horregatik, sinergia bilatzea erabaki zen Izkiko Gaztainaren II. Jaiarekin. Euskadiko Hazien Sareak 2011tik Izkiko Parke Naturalean eta haren eragin-eremuan bizi diren pertsonekin eta, bereziki, Apilaizko Kontzejuarekin egiten duen lanaren emaitza da, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin batera.

“Gaztainari buruzko jardunaldi hauen azken helburua Izkiko gaztaina-barietate tradizionalak berreskuratzea da, gaztainondoen erabilerari buruzko jakintzak berreskuratzea eta egokitzea, jakintza horiek ahalik eta jende gehienari helaraztea eta landa-mundu osasungarria suspertzeko tresnak sortzea”, laburbildu du Nekazaritza zuzendariak, eta Arabako Foru Aldundiaren bigarren inplikazio-bidea ere nabarmendu nahi izan du. “Helburua espezieak berreskuratzea eta kontserbatzea da, baita etorkizuneko gaztainondo-landaketak bultzatzea ere, ingurunera egokitutako fruituetarako”.

Nekazaritza Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi