Ingurumena | 2025 02 10

Foru Aldundiak itxuraberritze ekologikoari ekingo dio Garaioko parke probintzialeko zona degradatuetan

Ondorizko muinoaren inguruan dago zona non esku hartuko baita

Gasteiz, 2025eko otsailaren 10a. Foru Aldundia aurrera egiten ari da lurraldeko landaguneetatik hurbil dauden zona degradatuak berreskuratzeko eta itxuraberritzeko lanetan, eta, aurten, Garaioko parke probintzialean, Ondoriz muinoaren inguruan, ingurumena hobetzeko lanak egitea aurreikusten du. Klima aldaketaren aurrean lurraldearen erresilientzia areagotzea dakarten jarduketak dira, "etorkizunean karbono hustutegi gisa balioko dutelako, atmosferako CO2a bahitzeko edo finkatzeko gaitasuna izateagatik, eta eremu horretan duen zeregina funtsezkoa delako", azpimarratu du Saray Zárate Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko foru diputatuak.

Zona horiek berreskuratzeko, foru erakundeak lan batzuk egingo ditu zona degradatuak ekologikoki itxuraberritzeko. Ekintza honen xede den azalera 13 hektareatik gorakoa da, eta hemengo bertako zuhaitz eta zuhaixka espezieen landaketetan oinarritutako landare ezarpeneko lanak egitea aurreikusi da, bai eta hobetze mozketa egitea eta baso garai bihurtzea ere.

Jarduera hori gauzatzeko aurrekontua 59.957,21 eurokoa da, eta proiektuaren % 40 Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du, EAEko EGEF 2021-2027 Programaren barruan.

Proiektatutako esku hartzeak, halaber, lurraldeak CO2 hustubide gisa duen gaitasuna indartzea dakar, degradatutako azalerak berreskuratzen dituelako baso natural gisa birsortzeko. Berotegi efektuko gasen isurketak konpentsatzeko karbono hustubideak areagotzea da Klima Araba 2050 Estrategian txertatutako arintze helburuetako bat, eta haiek 4. helburuarekin lotuta daude ("Natura ingurunea eta biodibertsitatea: lurralde erresilientea eta multifuntzionala"). 

Azken urteotan aurrerapen handia egin da hondakindegiak deuseztatu eta berrezarri beharreko ingurumen baldintza eskasak dituzten eremuak lehengoratzeari dagokionez.

Horiek horrela, iaz egindako jarduketak Azazeta, Turiso, Orbiso, Urizaharra, Espejo, Murga, Zalduondo eta Asparrenean ardaztu ziren. Esku hartze area horietan, kontrolatu gabeko betegarriak eta hondakin isurketak daude, eta haien ondorioz ingurune naturala degradatu da eta landaredia desagertu den eta higadura arrisku larria dagoen zonak daude.

Ingurumena Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi