La Diputacion Foral de Alava construira una colonia artificial de nidificacion para reforzar la conservacion del avion zapador - arabapress
Arabako Foru Aldundiak habiak egiteko kolonia artifizial bat eraikiko du, uhalde enararen kontserbazioa indartzeko
Lurraldeko hezeguneei eta ur ekosistemei lotutako biodibertsitatearen kontserbazio egoera hobetzen lagunduko du

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 28a. Arabako Foru Aldundiak uhalde enararen habiak egiteko kolonia artifizial bat eraikiko du, Zadorraren sistemako urtegiak KBEan.Esku hartzea Life Hezeguneak programaren barruan sartzen da. Programa hori Europar Batasunak kofinantzatzen du, eta Natura 2000 Sareko hezeguneen lehengoratzea bultzatzea du helburu, horrelako habitaten eta haiei lotutako espezieen kontserbazio egokia errazteko.
Uhalde enara zaurgarri gisa katalogatutako espeziea da, eta neurri espezifikoak eta bere bilakaeraren jarraipen egokia behar ditu babesteko. Araban ikusi da gero eta leku gutxiago daudela habiak egiteko, eta, beraz, esku hartze horren helburua da espazio berriak sortzea, ugalketa errazteko eta espeziea lurraldean duen presentzia indartzeko.
Hegazti migratzaile horrek ur masetatik hurbil dauden ezponda hareatsuetan eta amildegi naturaletan egin ohi ditu habiak; izan ere, galeriak zulatzen ditu habiak jartzeko bertan. Enklabe natural horiek desagertzeak edo eraldatzeak nabarmen murriztu ditu espeziearen ugaltzeko aukerak, eta, ondorioz, haien beharretara egokitutako egitura artifizialak sortzea tresna eraginkorra da haien kontserbazioa errazteko.
Kolonia artifizial berriak habiak egiteko ingurune segurua eta egokia eskainiko du, eta lurraldeko hezeguneei eta ur ekosistemei lotutako biodibertsitatearen kontserbazio egoera hobetzen lagunduko du.
Kolonia artifizial hori eraikitzeak indartu egiten ditu Arabako Foru Aldundiak biodibertsitatea kontserbatzearen eta espezie sentikorrenak babestearen alde egiten dituen ekintzak, eta, aldi berean, lagundu egiten du natura kontserbatzeko Europako helburuak betetzen.
Foru erakundeak 110.338,94 euroko inbertsioa zuzenduko du, BEZa barne, eta aurreikusita dago hiru hilabete eta erdiko egikaritze epea.

