Arabako Foru Aldundiak herritarrak San Joan gaua Arriagako San Joan parkean ospatzera gonbidatzen ditu - arabapress
Arabako Foru Aldundiak herritarrak San Joan gaua Arriagako San Joan parkean ospatzera gonbidatzen ditu
Hitzordua bihar izango da, ekainaren 23an, 22:30ean, dantza, argi eta soinu ikuskizunarekin

Hitzordua bihar izango da, ekainaren 23an, 22:30ean, dantza, argi eta soinu ikuskizunarekin
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 22a. Arabako Foru Aldundiak herritarrak gonbidatzen ditu bihar, asteartea, ekainak 23, San Joan Gaua ospatzera. Ekitaldia 22:30ean hasiko da, Gasteizko Arriagako San Joan parkean.
Tradizioarekin eta su sinbolikoarekin lotutako gau batean, udari ongietorria emateko dantza, argia eta soinua uztartzen dituen proposamenak Arabako Algara Dantza Taldearen parte-hartzea izango du; euskal kultura eta euskal dantzak zabaltzen ibilbide luzea duen taldea da.
Arabako Foru Aldundiak herritarrei dei egiten die parkera hurbildu eta egutegi herrikoiko ospakizun errotuenetako baten inguruan gau berezi batez gozatzera. Ekitaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da ondoko estekaren bidez.
https://youtube.com/live/lmK8nmNClvg

