Arabako Foru Aldundiak Euskaraldian parte hartuko du laugarren aldiz - prentsa
Arabako Foru Aldundiak Euskaraldian parte hartuko du laugarren aldiz
Erakundeak hainbat ekimen jarriko ditu martxan hurrengo asteetan zehar euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial honen inguruan

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 5a. Arabako Foru Aldundiak berriz ere bat egingo du Euskaraldiarekin, euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozialarekin. Laugarren edizio hau 2025eko maiatzaren 15etik 25era ospatuko da, lehen aldiz udaberrian.
Euskaraldiaren helburu nagusiak dira herritarren hizkuntza portaeretan eragitea, euskaraz bizitzeko aukerak areagotzea eta entitateek hizkuntza-praktikak bideratuko dituzten neurriak hartzea. Ariketa kolektibo honen bidez, Arabako Foru Aldundiak ere bere ekarpena egin nahi du euskararen biziberritzearen aldeko mugimenduan.
Foru Aldundiak apirilaren 1ean Euskaraldian izena eman zuen eta ekimenarekin bat egiten duela jakinarazi zuen bere komunikazio kanaletan.
Horrez gain, parte-hartzea hainbat ekimenen bidez gauzatuko da:
• Apirilaren 15ean, Probintzia Plazan ekintza dinamikoak egingo dira: gune ibiltaria, argazki txokoa, izen-ematearen sustapena, eta Euskaraldiaren materialaren banaketa.
• Maiatzaren 15ean, Euskaraldiaren hasiera ospatzeko, eraikin instituzionalak apainduko dira eta ekimenaren presentzia kalean ere ikusgai egingo da.
Langileei eta herritarrei dei egingo zaie ahobizi edo belarriprest roletan parte hartzeko, eta horretarako baliabideak eskainiko dira.
Arabako Foru Aldunditik euskararen erabileran jauzi kolektiboa sustatu nahi dugu, guztion artean euskaraz bizitzeko aukerak ugarituz.