Foru Aldundia | 2026 11 26

Arabako Foru Aldundia Herbehereetako Enbaxadaren ordezkaritza batekin bildu da, nekazaritza arloko lankidetza aukerak aztertzeko

Bilera Hibridalabek «Un Mundo que Innova» zikloaren barruan antolatutako bilera agendaren esparruan egin da

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 26a.  Noemí Aguirre Nekazaritzako foru diputatuak bilera egin du gaur goizean Herbehereetako Erresumak Espainian duen Enbaxadaren ordezkaritza batekin. Ordezkaritza Machiel Kommers Espainiarako eta Portugalerako nekazaritza kontseilariak eta Paulina Coronel Romo nekazaritza, biodibertsitate eta ur arloko aholkulariak osatu dute.

Bilera Herbehereetako ordezkaritzak azaroaren 26an eta 27an Vitoria-Gasteizera egingo duen bisitaren barruan egin da, Hibridalabek sustatutako «Un Mundo que Innova» zikloaren esparruan. Agendak Euskadiko berrikuntza ekosistemako hainbat erakunderekin bilerak egitea jasotzen du, lankidetzarako aukerak identifikatzeko helburuarekin.

Bileran nekazaritzako elikagaien sektoreko berrikuntzari buruzko ikuspegiak partekatu dituzte, baita bi lurraldeen arteko lankidetzarako eta ezagutza trukatzeko aukerak aztertu ere.

Herbehereek ibilbide luzea dute nekazaritza sektorean teknologia txertatzen, nekazaritzako elikagaien arloan ikertzen eta jasangarritasunera nahiz baliabide naturalen erabilera eraginkorrera bideratutako ekoizpen ereduak garatzen.

Ordezkaritzaren bisitaren barruan, ekitaldi publiko bat ere egingo da gaur arratsaldean, 18:00etan, Hibridalabek Vitoria-Gasteizen dituen instalazioetan.
 

 

Foru Aldundia Nekazaritza

Prentsa oharra

Jaitsi