Foru Aldundia | 2026 11 10

Arabako Foru Aldundiak eta Arkitektoen Elkargoak ondare eraikia birgaitzeari buruzko jardunaldi bat sustatu dute

Estatuko hiru arkitektura estudio garrantzitsuk beren esku hartzeak aurkeztuko dituzte herritar guztiei irekitako ekitaldi batean
Azaroaren 12an (osteguna) izango da, 15:45etik aurrera, EHAEOren Arabako egoitzan, Errenazimenduaren plazan

 

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 10a. Datorren ostegunean, azaroak 12, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, Ondare Zerbitzuaren bitartez, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) Araban duen ordezkaritzak "Arkitekturaren bidez birgaitzea" jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute. Jardunaldia elkargoak Errenazimenduaren plazako 3. zenbakian duen egoitzan egingo da.  
Publiko orokorrari irekitako ekitaldia da, eta haren helburua da arkitektura garaikideak ondare eraikiari garrantzia ematen laguntzen duen jarduketa eredugarriak zabaltzea, bizi ziklo berri bat emanez. Adibide batzuk dira erakusteko nola erabilera eta estilo berriak txertatzen diren espazioak egungo beharretara egokituta, jatorrizko ezaugarriak galdu gabe, eta, horrela, haien balio historiko eta kulturala nabarmenduta.
Horretarako, estatuko hiru arkitektura estudio garrantzitsuk industria ondarearen, hiri espazioaren eta eraikin katalogatuen gaineko esku hartze garrantzitsuenak partekatuko dituzte.
Hiri espazioa birgaitzea
Toni Gironés arkitekto katalanak hiri espazioa birgaitzeari ekingo dio, "Topografías en el tiempo" hitzaldiaren bidez. Bertan, Vic-eko (Bartzelona) Pietat-eko Illaren multzoaren balioa azalduko du. Multzo horretan, espazio jarraitu batean, hiriaren jatorria osatzen duten hainbat geruza historiko integratzen dira: tenplu erromatar bat, Montcadako gaztelu erromanikoaren hondakinak, eta Pietateko, Sants Màrtirs-eko eta Fonda-ko eliza eta kapera barrokoak.   Gironések zeharkako irakurketa bat proposatzen du, monumentu multzoa eta hiriko espazio publikoa lotzen duten espazio ertainen, atalaseen eta ibilbideen bidez. 
Industria ondarea birgaitzea
Fuertes-Penedo Arquitectos Galiziako estudioak, industria ondarearen birgaitzeari buruzko "Memoria, tradición y cambio" hitzaldiarekin, Carpinterías de Ribeira de A Seara-n, Moaña (Pontevedra), egindako esku hartzea azalduko du. Izan ere, Vigoko itsasadarrean ontzien eraikuntza tradizionalarekin lotutako ekoizpen arkitekturako azken multzoetako bat berreskuratu du.   Esku hartzea 2017an eragindako sutearen ondoren sortu zen, itsas pasealekuaren jarraitutasunak eragindako gizarte gatazka zela eta.
Proiektuak Casqueiro eta Carlagho-ren taxutze historikoari eusten dio. Jarduketak baliorik gabeko eranskinak kentzen ditu, egurrezko eta granitozko fatxadak berreskuratzen ditu, arrapala ontzitegia eta lan plataformak errespetatzen ditu, eta itsasertzeko zirkulazioa integratzen du, multzoa atzeraemanez. Hala, itsas pasealekuak ez du ondarea ordezten; aitzitik, zeharkatu eta irakurterraz egiten du. Erabilera berriak auditorioa eta lantegia barne hartzen ditu, Moañako hiri ertza eraberrituz eta itsas memoria kultura azpiegitura eta espazio publiko bihurtuz.
Eraikin historikoak birgaitzea
Sevillako Reina & Asociados estudioa, zeina Francisco Reina, Olga Valderas eta Mercedes Sánchezek osatzen baitute, arituko da eraikin historikoak birgaitzeaz "Ensayos patrimoniales" hitzaldiarekin.   Haren birgaitze eta eraikuntza lanekin batera, ondarearen gaineko esku hartzeak egin dira Itálica, Carmona eta Baelo Claudiako arkeologia multzoetan, Jimena de la Frontera eta Castellar de la Fronterako gazteluetan (Cadiz), Cádizko Antzoki Erromatarrean edo Sevillako Artilleriako Errege Fabrikan eta Errege Alcazarrean. 
Jardunaldi horretan, Santa Maria de las Cuevas monasterioko Legosen Klaustroa izango da aztergai, zeina baita Andaluziako Ondare Historikoaren Institutuaren egungo egoitza. 90eko hamarkadan, 1992ko Erakusketa Unibertsalak bultzatuta, monasterioa berreskuratzeko jarduera programa handinahia egin zen, eta Guillermo Vázquez Consuegra arkitektoak esku hartu zuen multzoaren sektore horren antolamenduan. Hala ere, klaustro zaharraren eremu espezifikoa ez zen erabat birgaitu. 
Proposamena lurzoruaren plano bateratu bat eraikitzean oinarritzen da. Plano horrek hainbat forma hartzen ditu eraikinak testuinguruan jartzeko eta lotzeko, eta klaustroko patiorantz hedatzen da, oraindik kontserbatzen diren aztarna arkeologikoak babesteko. Plataforma berri hori kultura jarduerak egiteko erabiliko da. Egindako zaharberritzeak jatorrizko estaldurak kontserbatu eta finkatu ditu irizpide arkeologikoa oinarri, tonu neutroetan dauden kare morteroekin batera, espazioaren pertzepzio bateratuan orekari eusten saiatuz.
Programa:
15:45. Jardunaldiaren aurkezpena: Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatua eta Pablo Ortiz de Zárate Arabako EHAEOko lehendakaria
16:00. Hiri espazioa birgaitzea. Toni Gironések emango du hitzaldia. ‘Topografías en el tiempo’
17:00. Industria ondarea birgaitzea. Fuertes-Penedo Arquitectos estudioak emango du hitzaldia. ‘Memoria, tradición y cambio’
 Eraikin historikoak birgaitzea. Reina y Asociados estudioak emango du hitzaldia. ‘Ensayos patrimoniales’.
18:30. Solasaldia
Sarrera doan izango da, edukiera osatu arte.
Osteguna, azaroak 12. EHAEO Araba, Errenazimenduaren plaza, 3. Vitoria-Gasteiz,
 

Foru Aldundia Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi