Foru Aldundiak urte amaierara arte irekita izango du garraio sektorerako laguntza lerroa - arabapress
Foru Aldundiak urte amaierara arte irekita izango du garraio sektorerako laguntza lerroa
Erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoen gaineko zergaren zati baten itzulketaren onuradun ez diren autonomoei eta enpresei zuzenduta daude

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 25a.- Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailak 2026ko abenduaren 31ra arte izango du irekita erabilera profesionaleko gasolioagatik hidrokarburoen zergaren zati baten itzulketaren onuradun ez diren garraio sektoreko profesional autonomoentzako eta enpresentzako zuzeneko laguntzak eskatzeko epea. Eskaera Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan aurkeztu ahal izango da.
Zuzeneko laguntzen lerro berri hori ekainaren 29ko 18/2026 Errege Lege Dekretutik sortu da; izan ere, dekretu horren bidez Ekialde Hurbileko Krisiari Erantzuteko Plan Integralaren esparruan hainbat neurri onetsi eta luzatzen dira, energia jasangarritasuna sustatzeko, industriari laguntza emateko eta gizarte babesa indartzeko helburuarekin. Foru Aldundiak deialdia kudeatu eta dirulaguntzak aurreratzen ditu, eta, ondoren, Estatuaren konpentsazioak jasotzen ditu.
Laguntza programa Araban egoitza fiskala duten langile autonomoei eta nortasun juridikoa duten sozietateei zuzenduta dago, baldin eta VDE, VT, VTC, VSE, MDPE eta MDLE motetako garraio baimen baten titularrak badira, erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoen gaineko zergaren zati baten itzulketaren onuradun ez badira eta 2026ko urriaren 1ean Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan alta emanda badaude.
Halaber, laguntza hau eskatu ahal izango dute Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren erabilera irizpideen araberako sailkapenean hiri autobus gisa ageri diren ibilgailuen titularrek, baldin eta gasolio profesionalaren hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partzialaren onuradun ez badira, 2026ko urriaren 1ean Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan alta emanda badaude eta zerga egoitza Araban badute.
Azkenik, laguntza hau eskatu ahal izango dute VT motako garraio baimena duten titularrek ere, baldin eta baimen horri taxi egokitu bat edo Eurotaxi bat atxikita badute, 2007ko azaroaren 23ko 1544/2007 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrez gain, 2026ko irailaren 30ean Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan alta emanda egon beharko dute, eta ezingo dira agertu gasolio profesionalaren itzulketen onuradunen eta haien titulartasuneko ibilgailuen erroldan inskribatuta.
Laguntzaren banakako zenbatekoa zehazteko, profesional autonomo edo sozietate onuradun bakoitzak ustiatutako ibilgailu kopurua eta mota hartuko dira kontuan. Hona laguntzen zenbatekoaren taula:
|
Ibilgailu mota |
Zenbatekoa (eurotan) |
|
Salgaien ibilgailu astuna. Kamioia. MDPE, BGM≥7,5 t eta erregai hauek: PGL, GNK edo GNL erregai mota. |
1.800 |
|
Salgaien ibilgailu astuna. Kamioia. MDPE, BGM < 7,5 t |
399 |
|
Salgaien ibilgailu arina. Furgoneta. MDLE. |
180 |
|
VSE Anbulantzia |
180 |
|
Taxiak. VT; erregaiak: PGL, GNK edo GNL |
200 |
|
Taxiak. VT; erregaia: gasolina. |
120 |
|
Taxi egokituak edo eurotaxiak. VT; erregaia: gasolioa. |
120 |
|
Alokairuko ibilgailua gidariarekin VTC; erregaia: gasolina/ gasolioa . |
120 |
|
Alokairuko ibilgailua gidariarekin VTC; erregaiak: PGL, GNK edo GNL |
200 |
|
Autobusa. VDE; erregaiak: PGL, GNK edo GNL |
975 |
|
Hiri autobusa (Ibilgailuen Erregelamendu Orokorreko erabilera irizpideen arabera): erregaiak: PGL, GNK edo GNL |
975 |
Profesional autonomoek eta enpresek laguntza eskaera aurkez dezakete 2026ko abenduaren 31ra arte, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan.

