Gizarte Zerbitzuak | 2026 10 05

Foru Aldundiak ostiralean aurkeztuko die lurraldeko gizarte eragileei Arabako Zainketen Liburu Zuria

Argitalpena partaidetzako eta hausnarketa estrategikoko prozesu zabal baten emaitza da, eta zainketen eremuari lotutako erakundeek, profesionalek eta instituzioek parte hartu dute bertan

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 5a. Datorren ostiralean, urriak 9, Arabako Zainketen Liburu Zuria aurkeztuko du Arabako Foru Aldundiak. Argitalpen horretan, azken hilabeteotan garatutako lankidetza- eta partaidetza-prozesu baten emaitza jasotzen da, lurraldeko zaintza sistema hobetzeko konpromisoa duten gizarte erakundeen, profesionalen, adituen eta erakundeen inplikazioarekin. 

Artium Museoan egingo da ekitaldia, eta dokumentu estrategiko horretan jasotako hausnarketa, azterketa ildo eta gomendio nagusiak ezagutarazteko balioko du, bai eta hura egiten parte hartu duten pertsona eta erakunde ugarien ekarpena aitortzeko ere.

Liburu Zuria egitea Arabako zaintzen orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa partekatua bultzatzeko Gizarte Politiken Sailaren apustuaren parte da. Dokumentuak partaidetzako prozesu bat amaitzen du, zaintza sistemaren egungo egoera aztertzera, haren indarguneak eta erronkak identifikatzera eta eremu horretako politika publikoen kalitatea, jasangarritasuna eta ekitatea hobetzen lagunduko duen erreferentzia esparru bat ezartzera bideratua. 

Prozesu horretan egindako lana lankidetza gobernantzako eredu batean oinarritu da. Eredu horrek zainketei lotutako eragileen partaidetza aktiboa erraztu du, adostasunak eraikitzeko eta lurraldeak dituen erronka sozial eta demografikoei buruzko ikuspegi partekatu batean aurrera egiteko helburuarekin. 

Aurkezpen ekitaldian Ramiro González Arabako diputatu nagusia izango da buru, eta Teresa Martínez Rodríguez Gerontologia Sozialean aditu eta Asturiasko Printzerriko CuidAs Sareko koordinatzailea den psikologoa egongo da, "Hacia un nuevo modelo de cuidados. Personas y compromiso" hitzaldia emateko.

Gizarte Zerbitzuak Foru Aldundia Gizarte Politikak Gizarte Politiken Saileko foru diputatua Diputatu nagusia

Nota de prensa

Jaitsi