Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak | 2022 06 30

Arabako Foru Ogasunak milioi bat eurotik gorako zorrak dituzten zergadunen zerrenda argitaratu du gaur

Aldundiaren web orrian (www.araba.eus) eman dira jakitera 2021eko abenduaren 31n guztira 129,21 milioi euroko zorra edo zehapenak dituzten 37 pertsona juridiko eta fisikoen izenak

Gasteiz, 2022ko ekainaren 30a. Arabako Foru Ogasunak gaur argitaratu du 2021eko abenduaren 31n milioi bat euro baino gehiagoko zerga zorrak edo zehapenak zituzten zergadunen zerrenda. Zerrenda horretan 37 zergadun agertzen dira, zeinek guztira 129.214.508,03 euroko zenbatekoa baitute ordaintzeke Arabako erakundean. Aldundiaren www.araba.eus web orrian edo esteka honetan ikus daiteke informazio hori:

Aurreko urtearekin alderatuz, nabarmentzekoa da zerrendatik bi zordun atera direla, eta beste bat sartu dela.

Era berean, 37 zordunetatik 25 konkurtso prozeduretan daude edo egon dira. 25 zordun horiek metatutako zorraren ehunekoa zerrendan argitaratutako guztizkoaren % 76,64 da. Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren esanetan, "iruzurraren aurkako borroka Foru Gobernuaren lehentasunetako bat da, eta ekintza honek horretan laguntzen du".

34 enpresa eta 3 partikular

Gaur argitaratu den zerrendan, zordunak pertsona fisikoak izanda, zerrendan hiru agertzen dira, haien izen-abizenak eta NAN zenbakia ematen dira identifikatzeko. Denen artean 9,85 milioi euroko zorra dute.

Pertsona juridikoei eta entitateei dagokienez, berriz, sozietatearen izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia argitaratzen dira. Gaur argitaratutako zerrendaren arabera, 34 erakundek ez dute 119,36 milioi euro ordaindu.

Ordaindu gabeko zor eta zehapenen zenbateko bateratua ere agertzen da zerrendan. Hala ere, zerrendan ez dira agertzen milioi eurotik gorako zorra duten zordun guztiak. Kanpoan geratu dira atzeratuta, zatituta edo etenda dauden guztiak, edo borondatez sartzeko aldian daudenak.

Zordunei buruzko informazioa publikoa izango da hiru hilabetez. Halaber, Datuak Babesteko Legea betez, Foru Ogasunak beharrezko neurriak hartu ditu edukiak Interneteko bilatzaileen bidez indexatu ez daitezen.

Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi