Kultura | 2022 06 13

Probintzia Plazan PHOTO-ARABA tresna berriari buruzko erakusketa dago

  • Arabako Agiritegiak garatu duen Arabako argazki historikoaren atariari buruzko erakusketa ekainaren 30era arte egongo da

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 13a. Gaurtik ekainaren 30era bitartean, Arabako argazki historikoaren Photo-Araba atariaren proiektuari buruzko aldi baterako erakusketa bat izango da Probintzia Plazan, herritarrei aurkezteko.

            Inaugurazioa Ana del Val Kultura eta Kirol foru diputatuak, Inmaculada Sánchez Kultura zuzendariak, Pepe Sáinz Agiritegi Zerbitzuaren buruak eta Arabako Agiritegiko hainbat kidek egin dute.

            Erakusketarako, Arabako Agiritegiko bildumetatik nabarmentzen diren ehun irudi baino gehiago hautatu dira.

Photo-Araba

Joan den ostiralean aurkeztu zen Photo-Araba (https://photo.araba.eus/) interneteko ataria,  Arabako Agiritegiak garatua, Arabako Foru Aldundiak gordetzen duen argazki ondarea zabaltzeko.

PHOTO-ARABAk Arabako Lurralde Historikoaren azken ehun urteetako bilakaera politikoa, soziala eta ekonomikoa dokumentatzen du argazkien bidez: paisaian eta herrietan izandako aldaketak, eta arabarren bizimoduaren eta ohituren eraldaketa.

Ataria hamabost argazki funts eta bildumatako berrogeita hamar mila irudi argitaratuta jarri da abian, eta, besteak beste, hauen bildumak ikus daitezke: Baraibar, Varona, Ibarrondo, López de Guereñu, Vicente Lopez, Schommer Koch, L&P Fotógrafos, Apraiz eta Gonzalo Busto.

Photo-Araba etengabe hazten doan proiektua da, Arabako Agiritegiak irudi bolumen handia daukalako. Lehenengo helburua da 2023 amaitu baino lehen ehun mila irudira heltzea.

Kultura Foru Aldundia

Declaraciones de la Diputada de Cultura y Deporte, Ana del Val

Prentsa oharra

Jaitsi