Foru Aldundia | 2026 10 20

Irailean, 2.127,2 milioi eurokoa izan da dirubilketa metatua

Iazko aldi berean baino 38,2 milioi euro gehiagokoa izan da bilketa metatua; beraz, % 1,83 hazi da

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 20a. Irailean, 2.127,2 milioi eurokoa izan da dirubilketa metatua. Datu horren bidez ezin da aldi dirubilketa aurreko urteko aldi berekoarekin konparatu, kudeaketa modernizatu eta hobetzeko SAP sistema ezarri delako. 

Era berean, Arabako Foru Aldundiak familien eta enpresen likidezia errazteko hartutako neurriek bi ekitaldien arteko konparazioak egitea zailtzen dute. Neurri horietako bat izan zen zenbait zergaren ordainketa bi hilabetez atzeratzea, eta ondoren ordainketa hiletan zatikatzea. Horregatik, zerga horien kontabilizazioa ordainketa egin arte atzeratu da.

Zerga zuzenak ezin dira alderatu azaldutako bi arrazoiengatik: SAP sistemaren ezarpena eta Ekialde Ertaineko gerraren ondorioak arintzeko Foru Gobernuak hartutako neurriak. Zeharkako zergetan, gainera, foru aldundien arteko doikuntzen zenbatekoari eragiten zaio.

DIRUBILKETA, GUZTIRA (laburpena)

Ekitaldi honetan iaz baino 38,2 milioi euro gehiago bilduta, guztira 2.127 milioi euroko dirubilketa metatua lortu da, hau da, dirubilketa % 1,86 igo da.

Bilketaren igoera hori zuzeneko zergen bilakaera onari esker izan da; izan ere, 1.143,2 milioi euro bildu dira, hau da, aurreko aldian baino %7,29 gehiago.  Bestalde, zeharkako zergen bilketak beherakada izan du, batez ere Ekialde Hurbileko krisiaren ondorioak arintzeko hartutako neurrien eraginez. Guztira, 791,3 milioi euro bildu dira.

PFEZ: 868,6 milioi (% 9)

PFEZak bilakaera ona izan du, 868,6 milioi euro bildu baitira. Hala ere, kontuan izan behar da aurreko urteetan baino lehenago kontabilizatu diren diru sarrerak ere badaudela. 

Dirusarrera horiek kontuan hartu gabe ere, PFEZak % 3,2 inguruko hazkunde positiboa izan du.

Ohikoa den bezala, lan atxikipenak dira oraindik ere zergaren motorra, eta guztira 922 milioi eurora iristen dira.

Ordainketa zatikatuen kontzeptuak Ekialde Hurbileko krisiaren ondorioak arintzeko hartutako neurria islatzen jarraitzen du, 6,2 milioi euro gutxiago bildu baitira. Horrela, bada, 17 milioi euro bildu dira. 

Bestalde, kuota diferentzialak erakusten duenez, 8,5 milioi euro gehiago itzuli zaizkie zergadunei ekitaldi honetan. 

SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA: 210,6 milioi (%2)

Sozietateen gaineko zerga 210,6 milioi eurokoa izan da guztira; izan ere, iaz baino 3,3 milioi euro gehiago bildu da (% 2), eta, gainera, 300.000 euroko bilketa izan duen zerga osagarriaren zerga figura txertatu da. 

ZEHARKAKO ZERGAK: 791,3 milioi euro (% -4,4) 

Estatuko gobernuak hartutako neurrien ondorioz zeharkako bi zerga nagusien bilketa murriztu da.

Hori dela eta, zeharkako zergek guztira izandako bilketa 791,3 milioi eurokoa izan da, aurreko urtean baino 36,2 milioi euro gutxiago (-% 4,4).


BEZa: 531,8 milioi euro (% -3,5)

BEZaren bilketa propioa pixka bat hobetu bada ere, hain zuzen, 3 milioi euro inguru SAP ezartzeagatiko sarrera gehigarria kenduta, beste lurralde batzuetatik datozen doikuntzak aurreko urtekoak baino txikiagoak izan dira, eta, horren ondorioz, zergak, orotara, % 3,5eko beherakada izan du.

Hartara, dirubilketa metatua 531,8 euro izan da. 

HIDROKARBUROAK: 144,4 milioi euro (% -13,5)

144,4 milioi euroko bilketa metatuak erakusten du aurreko urtean baino 22,5 milioi euro gutxiago bildu direla.

Kasu honetan, bilketa propioan izan da jaitsiera, nahiz eta foru aldundien arteko doikuntzak handitu egin diren aurreko ekitaldiarekin alderatuta.
 

Foru Aldundia Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi