Foru Aldundia | 2025 07 11

MagialdiArabaren XI. edizioak ilusioa eramango du lurraldeko 18 herritara

Jaialdiak berriz ere prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu abuztuaren 28tik irailaren 14ra

Gasteiz, 2025eko uztailaren 11.  MagialdiArabak hamaikagarren urteurrena beteko du. Lurraldeko 18 herritan egingo du bisita, eta ilusioa eramango du abuztuaren 28tik irailaren 14ra bitartean. 

Magia jaialdiak berriz ere prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu, eta Gasteizen irailaren 15etik 21era bitartean gauzatuko den Magialdiaren atarikoa izango da. Bi jaialdien artean 25 programazio egun izango dira guztira.

Gaur aurkeztu dute Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Jose Ángel Suárez jaialdiko zuzendariak. 

MagialdiAraba, beraz, Arabako 18 herritan egingo da. Programa horren barruan egongo dira hurbileko magia emanaldiak eta haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak, Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Mago Altrius artisten eskutik. 
 
Lantegi guztiak euskaraz eskainiko dira. MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatutako proiektua da, parte hartzen duten udalen laguntzarekin. 

Abuztuaren 28a    BERANTEVILLA          
Abuztuaren 29a    PIPAON          
Abuztuaren 30a    AZAZETA          
Abuztuaren 31    LANTZIEGO  -  GOIZEZ     
Irailaren 01a    URIBARRI GANBOA          
Irailaren 02a    ARTZINIEGA     -    ADINEKOAK
Irailaren 03a    GILLERNA          
Irailaren 04a    RIBABELLOSA     -     ADINEKOAK
Irailaren 05a    ESKUERNAGA          
Irailaren 06a    POBES          
Irailaren 07a    BERGANZO   -   GOIZEZ     
Irailaren 08a    LAUDIO          
 

Foru Aldundia Kultura

Prentsa Oharra

Jaitsi